Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

“Zero Defect Manufacturing” zelula

AZALPENA

Produktuen ikuskapenak egitera bideratutako teknologia desberdinekin probak egitea ahalbidetzen duen zelula malgua du:
• Metrologia eta Egituren osotasuna (defektologia) 2D eta 3D teknika optikoen bitartez
• Metodo Ez-Suntsikorren (MES) bitartezko ikuskapenak, propietate magnetikoak aztertzeko
• Ikuskaritza eta neurketa prozesuetarako automatismoen eta robotikaren programazioa, inplementazioa, egokitzapena

Ikusmen artifizialaren eta MES tekniken laguntzarekin, zelula honi esker prozesu jakin baten baitan ekoiztu diren piezen dimentsio eta egitura-osotasunari buruzko datuak ikuskatu ahal dira. Gainera, piezak in-line ikuskatzeko aukera ere ematen du, akatsik-ez kontzeptua bermatzeko, uko egiteak murrizteko eta produktibitatea areagotzeko. Robot eta automatismo industrialak probatu eta bere gain hartzeko gaitasuna du zelula honek, eta horri esker ikuskaritzari beharrezkoa duen malgutasuna eskaintzen dio. Hala, lan horietarako dimentsio eta gaitasun ezberdinetako 2 Fanuc robot ditugu. Ikuskaritza bera egiteko, berriz, neurri ezberdinetako optika telezentrikoak ditugu prezisio handiko 2D ikuskaritzak egiteko, eta laser bidezko hainbat eskaner 3D metrologia egiteko. MESei dagokienez, zuzenketa-erredurak detektatzeko eta produktuaren gogortasun-mapak sortzeko propietate magnetikoen neurgailu-sistema propioak ditugu.

Ikuskapen-mota bakoitzak duen eskakizun-maila dela eta, posizionatze zehatzeko robotika tradizionalaren ikuspegi klasikoaz (dimentsio-ikuskapena) gain kontaktu-indarraren kontrola eskatzen duten atazak ere behatu behar dira (sentsore ez-suntsikorren bidez egindako ikuskapena egiteko, haztatze zehatza izatea beharrezkoa da), eta horregatik, robot horiek indar-sentsoreak dituzte, robotaren eta gainazalaren artean kontaktua dagoen kasuetan robotak zenbateko esfortzua egiten duen egiaztatzeko.

Orobat, produktuak karakterizatzeko gaitasuna duen zelula malgua eskaintzen zaie enpresei, 2 helburu nagusirekin:
• Bezeroak karakterizatu nahi duen produktuari buruzko txosten zehatza (maila metrologikoak, akatsak, gogortasun-mapak).
• Bezeroarentzat interesgarri izan daitezkeen teknologiak probatu eta balioztatzeko aukera. Zelula hau moldaerraza denez, hainbat konfigurazio ezberdinekin proba daiteke eta teknologia zehatz baten bideragarritasuna aztertzeko aukera ematen du. Moldaerraza izateari esker estazio bakoitzetik eskatzen den prozesurako konfigura daiteke, baita estazio bakoitzean erabiliko den teknologiarako ere.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
1

MES eta 2D/3D teknika optikoen bitartezko ikuskapena/neurketa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

CEIT

Harremanetarako pertsona: Diego Borro Yágüez

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top