Erabilera eta garapen integralerako zelula pilotua metalezko fabrikazio gehigarriko zuzeneko energia deposizioaren teknologian.
Ekipamenduak, baliabideak, softwareak, (CAD-CAM), fabrikazio gehigarriarekin erlazionaturiko ezaguera (LMD eta WAAM), prozesu hauen industrializazioaren eta ekoizpen katean txertatzearen azterketa (fabrikazio fluxu osoaren konbinazioa, hauts/haritik hasita, fabrikazio gehigarriko prozesua, tratamendu termikoak, mekanizazioa, eta gainazal akaberako prozesuak…) enpresen esku jartzen dira.
Erabilgarri daude:
-4 zelula robotizatu
-7x3 metroko gantry-a
-3 ardatzetako 2 instalazio (biraketako laugarren ardatza gehitu daitekeelarik)
LMD-hautsa. Instalazio hauek LMD-ko 3 optika eta pitekin (boquilla) konbinatu daitezke (hauetako batek botatzen duen hautsaren zabalera kontrolatzen du denbora errealean). Aldiberean bi material ezberdin elikatzeko aukerarekin.
WAAM_haria: PAW, TIG eta CMT (Fronius) teknologiekin, haria gehitzeko aukera ezberdinekin eta ibilbide kontrolarekin (Etengabe eguneratutako gailuak 2017)
Ti bezalako material erreaktiboekin lan egiteko aukera dago (atmosfera kontrolatuan) eta atmosfera lokalki kontrolatzeko sistemekin (babes lokaleko sistemarekin, Addispace proiektuan garatzen ari dena).
Gaur egun azpiegitura honek prozesuko datu bilketarako sentsore batzuk ditu (COMBILASER 2015-2017 proiektuan garatuak) eta IKT plataformekin lotura egitea posible da. Azkenik, azpimarragarria da Fagor-en CNC sistema baten garapena, non prozesua (laser) kontrolatzeko osagarri batek optimizatutako parametroen datu base bat duen; eta Fagor Automotion-eko CNC-a duen edozein makinetan ezarri daiteke.
LMD prozesua kontrolatzeko plataforma ere azpimarragarria da (prozesuko sentsore optikoekin eta termografikoekin):
-aurreratutako CNC inguruetarako
-LABVIEW plataforma kontrolarekin
-loT plataforma edo azpiegiturekin konektagarria
ABB robota, ASEA IRB 2000 robota, FANUC 1 eta FANUC 2 robotak.
Laser mota desberdinak
Soldadura mota desberinak:
PAW: Plasma Arc Welding
TIG: Tungsten inert gas welding
CMT: Cold Metal Transfer welding
Berogailudun 2 unitateko hauts elikatzailea urruneko konexio aukerarekin
Distintos tipos de cabezales
Fabrikazio gehigarriaren integrazioa industriako prozesu produktiboetan. Prozesuen hibridazioa.
Formakuntza
Hautsen prozesagarritasuna probatu
LMD bidezko gainazal tratamenduak eta pieza konponketak
LMD bidezko piezen fabrikazioa
LMD prozesuaren kontrol adimentsua eta tenperaturaren eta melt pool-aren tamainaren monitorizazioa
Simulazioko eta CAD CAM-CA_X inguruko IKT sistemak frogatu ingurune kontrolatu batean merkaturatu aurretik
Teknologia eta bere aukerak eta lotura duten arriskuak enpresetara gerturatu
LORTEK S.C.
Harremanetarako pertsona: Emma Gil Murillo
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.