• eu
  • es
  • en
  • Zelula robotizatu malguak automatikoki programatzeko software-liburutegia

    Tecnalian garatutako programazio errazeko softwarea erabiliz, zenbait robot-mota programatu litezke (UR, Yaskawa, Nextstage, Kuka LWR...). Egun, bi aukera hauek daude garatuta: CAD informazio bidezko programazio erraza, eta robotaren oinarrizko skillak dituen GUI bat. CAD informazio bidezko programazioaren oinarria hau da: robotaren piezetatik eta lan-eremutik informazioa erauztea zenbait eragiketa programatzeko (mihiztatzeak, Pick&place, zulaketak, errematxaketak, bizar-kentzeak, material-aplikazioak eta abar). Hartara, programatzaileak CAD (CATIA) ingurune bat besterik ez du erabiltzen robotari zer eragiketa egin behar duen adierazteko, eta informazio hori Tecnaliak garatutako softwarera (ROSen oinarritua) bidaltzen da, robota konfiguratzeko. Programazio-metodo horrek simulazio-fase bat ere behar du, dena behar bezala egiten ari den jakiteko. Skill-GUI bat erabilita egiten den programazio erraza, berriz, bestelakoa da: aukera horretan, programatzaileak ezagutu egin behar ditu egin nahi dituen eragiketak, eta aurreprogramatutako blokeen bidez eraiki behar du exekutatu nahi duen aplikazioa. Aukera hori baliatuta, robotarekin zuzeneko interakzioan jardun daiteke.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Programazio erraza, CADetik informazioa erauziz (CAD programming)
    • Programazio erraza, skill-interfaze grafiko baten bidez (GUI based on robot skills)

    Ámbitos de aplicación

    Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

    Robot bidezko kalitate kontrola

    Robot bidezko manipulazio aurreratua

    Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

    Gizaki-robot interakzioa, ingurune seguruaren monitorizazioa eta robotika kolaboratiboa Talkarik gabeko ibilbideen sorrera automatikoa Zelula robotizatuen programazio automatikoa edo erraza Ikusmenean oinarritutako parte-detekzio eta -lokalizazioa robota gidatzeko Indarraren kontrolean oinarritutako robot-gidaketa

    Nodoko agenteak eskaintzen dituen zerbitzu orokorrak

    1. Aholkularitza teknologikoa eta ekonomikoa 2. Diseinua, prototipatzea eta baliozkotzea 3. Trebakuntza eta sentsibilizazioa

    Robot bidezko kalitate-kontrola

    Piezen tamainaren kontrola, robotak eta 3D ikusmena baliatuz Piezen osotasunaren eta akatsen kontrola, robotak eta 3D ikusmena baliatuz

    Robot bidezko manipulazio aurreratua

    Bin Picking edo Kitting motako pick&place manipulazioa

    Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

    Roboten zehaztasunaren hobekuntza. Robot bidezko fresaketa Robot bidezko zulaketa Robot bidezko errematxaketa Zigilatzailea robot bidez aplikatzea Robot bidezko osagai-muntaketa Robot bidezko fabrikazio aditiboa Robot bidezko torlojutzea

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
    Harremanetarako pertsona:
    Karmele Florentino