Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Zelula robotizatu malguak automatikoki programatzeko software-liburutegia

AZALPENA

Tecnalian garatutako programazio errazeko softwarea erabiliz, zenbait robot-mota programatu litezke (UR, Yaskawa, Nextstage, Kuka LWR...). Egun, bi aukera hauek daude garatuta: CAD informazio bidezko programazio erraza, eta robotaren oinarrizko skillak dituen GUI bat.
CAD informazio bidezko programazioaren oinarria hau da: robotaren piezetatik eta lan-eremutik informazioa erauztea zenbait eragiketa programatzeko (mihiztatzeak, Pick&place, zulaketak, errematxaketak, bizar-kentzeak, material-aplikazioak eta abar). Hartara, programatzaileak CAD (CATIA) ingurune bat besterik ez du erabiltzen robotari zer eragiketa egin behar duen adierazteko, eta informazio hori Tecnaliak garatutako softwarera (ROSen oinarritua) bidaltzen da, robota konfiguratzeko. Programazio-metodo horrek simulazio-fase bat ere behar du, dena behar bezala egiten ari den jakiteko.
Skill-GUI bat erabilita egiten den programazio erraza, berriz, bestelakoa da: aukera horretan, programatzaileak ezagutu egin behar ditu egin nahi dituen eragiketak, eta aurreprogramatutako blokeen bidez eraiki behar du exekutatu nahi duen aplikazioa. Aukera hori baliatuta, robotarekin zuzeneko interakzioan jardun daiteke.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
144

Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

services book icon
147

Nodoko agenteak eskaintzen dituen zerbitzu orokorrak

services book icon
145

Robot bidezko kalitate-kontrola

services book icon
143

Robot bidezko manipulazio aurreratua

services book icon
146

Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION

Harremanetarako pertsona: Karmele Florentino

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top