• eu
  • es
  • en
  • UV bidezko lehorketako konpositeen fabrikazioan ikerktzeko zelula

    Beira zuntzezko konpositeak fabrikatzeko zelula automatizatua, beira zuntzezko era guztietako ehunen bobinak (MAT, Combi eta woven) abiapuntu hartuta eta izpi ultramorez (UV) lehortzeko teknologian oinarrituta. Zelulak UV aurreinpregnatuen fabrikaziorako prototipo bat dauka, hainbat prozesurekin, hala nola inpregnazioa, dosifikazioa eta aurrelehorketa, eta bigarren prototipo bat ere badauka, bukaerako konpositea trinkotzeko eta lehortzeko. Bigarren prototipo horrek buru trinkotzaile bat dauka, robot batek eraginda. Zelula osatzeko, prozesua monitorizatzeko beharrezkoa den ekipamendu bat dauka, zeinarekin indarrak, tenperaturak eta lehortze gradua neurtu baitaitezke, materialaren propietate dielektrikoak neurtuz (DEA analisia). Zelula horrek, halaber, bukaerako konpositeak ezaugarritzea aurreikusten du, hauek neurtuta: porositatea ultrasoinuen bitartez, lodierak, eta zuntz edukiak pirolisiaren bitartez.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Beira zuntzezko konpositeak trinkotzeko eta UV bidez lehortzeko prototipoa
    • DEA analisirako ekipoa. Epsilon 288, NETZSCHena
    • NDT equpamendua
    • Pirolisitzeko Mufla
    • UV bidezko lehorketako aurreinpregnatuak fabrikatzeko prototipoa

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    DEA bidezko lehortze graduaren monitorizazioa

    Bide likidotik moldekatzeko prozesua ezagututa, lehortze prozesua monitorizatzen da

    Lodierak, porositatea eta zuntz edukia ezaugarritzea

    Pieza bukatua abiapuntu hartuta, porositatea eta zuntz edukia analizatzen dira.

    UV teknologian oinarritutako prozesu baten bitartez konpositezko piezak fabrikatzeko garapen osoa, beira zuntz lehorreko ehunetatik abiatuta

    Pieza geometriatik abiatuta, beharrezko materialak eta bukaerako aplikazioa, UV aurreinpregnatuen prozesuen, eta trinkotze, lehortze eta ezaugarritze prozesuen bideragarritasuna.Pieza geometriatik abiatuta, beharrezko materialak eta bukaerako aplikazioa, UV aurreinpregnatuen prozesuen, eta trinkotze, lehortze eta ezaugarritze prozesuen bideragarritasuna.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    IDEKO S.C.
    Harremanetarako pertsona:
    Javier Vallejo