• eu
  • es
  • en
  • Tratamendu geometrikorako eta geometría konputazionalerako software .

    Geolimb errendimendu handiko prozesatze geometrikorako software liburutegia da, baldintza eta betebehar industrialetan aplikatuta izateko diseinatua izan dena. Bere inplementazioak hiru-dimentsiotako objektuen irudikapen maila ezberdinen manipulazio eta prozesatzea ahal egiten du, bere baitan puntu-hodeiak, sare triangeluarrak edota CAD gainazalak hartuz. Geolimb-ek azken belaunaldiko algoritmoak barne hartzen ditu irudikapen hauekin lan egiteko eremu bateratu batean. Ikuspuntu honek CAD/CAM aplikazio pertsonalizatuen garapena errazten du, baita geometriaren prozesatze beharrak duten beste aplikazioak ere, zeinetan errendimendua eta doitasuna faktore kritiko eta erabakigarriak diren. Aktiboak ekoizpenaren balio-kate osoan zehar zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen du, osagaien diseinu faseetatik (ekoizpen gehigarriaren berariazko prozesuetara zuzendutako egokitzapen geometrikoaren bidez), baita aipaturiko ekoizpen prozesuaren ondorengo dimentsioaren kalitate kontrolaren faseetan zehar ere.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Bereizmen handiko trianguladore laserrak
    • Reconstrucción 3D basada en luz estructurada

    Ámbitos de aplicación

    AM Digital Chain. Kate digitala

    AM diseinua eta aurre-prozesu digitala

    Teknologia eta prozesu laguntzaileak

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Kontrol dimentsionala

    Egiaztapen dimentsionala ekoizpen gehigarriko prozesuetan.

    Optimizazio geometrikoa

    Jatorrizko ereduaren egokitzapena ohiko ekoizpenetik ekoizpen gehigarrietara. Materialaren uzteaz ekoizpen gaitasunen ustiapen handi eta hobe batentzat piezen diseinu eraginkorragoa egitea beharrezkoa edo posiblea da. Eraginkortasun hau transformazio edo egokitzapen geometrikoen bidez lortu daiteke.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    VICOMTECH
    Harremanetarako pertsona:
    Iñigo Barandiaran
    ibarandiaran@vicomtech.org