Azken urteotan Eusko Jaurlaritzak bere Espezializazio Adimenduneko Estrategia (RIS3) definitu du einaren bidez finkatzen baititu, besteak beste, espezializazio produktiboko arloak, oinarritzat hartuz Euskadiko ehun industriala eta gaitasun teknologikoak. Fabrikazio Aurreratuarena da arlo horietako bat, eta Eusko Jaurlaritzak arlo horri zuzendutako estrategia espezifiko bat garatu du: Basque Industry 4.0.
“Industria 4.0 terminoak 4. iraultza industriala adierazten du. Antolakuntza eta kontrol maila berri bat, arlo guztietara hedatzen dena: eskaeretatik hasi eta produkziora, entregara, euskarrira, mantenimendura eta azken birziklapenera”.
4. iraultza industrialaren oinarria da informazioa modu adimentsuan atzematea eta lantzea denbora errealean balio-katea osoan eta produktuen eta produkzio-sistemen bizi-ziklo osoan, horrela erantzuteko bezeroen pertsonalizazio eskaera gero eta handiagoari.
Basque Industry 4.0 kongresua 2014an hasi zen eta une honetan diziplina anitzeko ekitaldi bat da, zeinetan elkarrekin konbinatzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientzia eta tailerrak, eta non harremanak sustatzen diren.
Era berean, ekitaldia interesgarria da unibertsitateentzat, zentro teknologikoentzat, aholkularitza- eta ingeniaritza-enpresentzat, administrazio publikoarentzat eta industria-eremura bideratutako zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari lotutako alderdiak zuzenean ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat.
2019 / 11/ 20-21
BEC
Nuria Oliver
Chief Data Scientist - Data-Pop Alliance y Chief Scientific Advisor - Vodafone Institute
2019
Marco Taisch
Profesor de la Politécnico de Milán
2018
Krystyn Van Vliet
Massachusetts Institute of Technology (MIT)
2017
Günter Dr. Bertinger
Vicepresident of manufacturing
at Siemens Digital factory
2016
Wolfgang Dorst
Industria 4.0 - BITKOM
2015
Prof. Wolfgang Wahlster
DFKI GmbH
2014