IZENA Prentsa Isostatiko Beroa – HIP

AZALPENA

ASEA prentsaren QIH-6 modeloa, 2000 atmosfera (200 MPa) arteko presiora eta 2000 °C arteko tenperaturara hel daiteke grafitozko berogailua badu edo 1450 °C arteko tenperaturara Mo berogailuarekin. Espazio erabilgarria: 110 mm-ko diametroa eta 240 mm-ko altuera. 30 kg arteko lan-karga izan dezake. Lan-atmosfera estandarra Ar izan daiteke, eta, tarteka Nitrogenokoa, grafitozko berogailuarekin. Metalezko harizko bobina bidez aurretentsatutako ontziaren barruko aldea da espazio erabilgarria. Ontzi hori haustura-mekanikaren irizpideei jarraiki diseinatu da, segurtasuna bermatzeko. Esfortzu axialak goiko eta beheko itxituretan kokatu den euskarri-etxeen bidez gainditzen dira. Ekipo hau oso malgua da zikloak, arrapalak eta mantentze-lanak diseinatzeko, dela tenperatura edo dela presio ezberdinetarako, eta porositatea ixteko zein tratamendu termikoetarako erabiltzen da, ekoizpen-prozesuak sinplifikatzeko.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • ASEA prentsaren QIH-6 modeloa

  • Intranetera konektatua

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Bideragarritasun teknikoaren azterketak

Piezak FA+HIP bidez ekoizteko bideragarritasun tekniko nahiz ekonomikoa balioztatzea

Erakusgailu eta prototipoen fabrikazioa

FA bidezko prozesatuaren ondoren: erakusgailu eta prototipoen prozesatu-ondorena

FA bidez sortutako osagaien propietateak hobetzeko HIP tratamendua

FA proiektuetan inpresioaren ondorengo tratamendu moduan erabiltzen da HIP, piezen mikroegiturako hobetzen baititu, akatsa (pitzadurak, porositatea...) zuzenduz, eta, beraz, pieza horien propietate mekanikoak areagotuz, dispertsioak murriztuz, jarioak eta tentsio-hondarrak ekidinez, baita geroko tratamendu termikoak sinplifikatuz ere.

Prozesuetako parametroen optimizazioa

HIP parametroen doiketa, propietateak hobetzeko. Presio, tenperatura eta denbora ezberdinetan mikroegituren analisia, konposizioen analisia, propietate magnetikoen neurketa, mikroegiturak, etab. hartzen ditu bere baitan zerbitzu honek.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
CEIT
Harremanetarako pertsona:
Iñigo Iturriza Zubillaga
iiturriza@ceit.es