Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Pre-compliance testing lab

AZALPENA

Osasun-produktuen diseinu integrala, gailu medikoen araudi espezifikoa betez (ISO 13485, IEC 62304, IEC60601, ISO 14971, UL2900), hardwarea, softwarea eta komunikazioak barne.

IEC 60601 arauarekin bat datorren pre-compliance barne-testerako gaitasuna, eta homologaziorako laguntza laborategi ziurtatuetan, industrializatzeko.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Bateragarritasun elektromagnetikoaren saiakuntzak. Gailu elektronikoek perturbazio elektromagnetikoak eta karga-kommutazioak sortzen eta jasaten dituzte sare partekatuetan. Sortzen duten interferentzia-mailak atalase baten azpitik egon behar du, inguruko ekipamenduei ahalik eta gutxiena eragin diezaieten. Era berean, gailu elektroniko guztiek gutxieneko immunitate-maila batzuk izan behar dituzte. Aurreko bi printzipioak betez gero, edozein gailu egon daiteke beste ekipamendu batzuekin ingurune elektroniko berean. Esaten da elektromagnetikoki bateragarriak direla. Alde horretatik, Teknikerrek baditu zenbait ekipamendu ahalbidetzen dutenak egiaztatzea diseinu elektronikoek betetzen dituztela aplikazio-sektore bakoitzeko araudiek ezartzen dituzten baldintza horiek.

Ganbera klimatikoa. Inguruneko tenperatura- eta hezetasun-kondizioak emulatzeko aukera ematen du ekipamendu honek, diseinatzen diren ekipamendu elektronikoek nahi diren ingurune muturrekoenetan funtzionatzea lortzen dutela egiaztatzeko. Gainera, ekipamendu elektronikoen zahartzea bizkortzeko saiakuntzak egiteko ere erabil daiteke.

Inpaktuak eta bibrazioak. Ekipamendu txikien gaineko perturbazio mekanikoak emulatzeko aukera ematen dute. Saiakuntza-banku bat dago zenbait bibrazio-kondizio emulatzen dituena, ekipamenduen lan-ingurunean gerta daitezkeen eta beraz ekipamenduek jasan behar dituztenak. Erorketa- edo inpaktu-egoerak partzialki erreproduzitzeko aukera ere ematen du, diseinuen sendotasun-maila aztertzeko.

Sistema eragileekin eta komunikazio-sistemekin integratzea. Periferikoetarako HMIak eta BSPak garatzea. Denbora errealeko sistema eragileekin (ThreadX, Mentor Embedded Linux, SafeRTOS eta abar) soluzioak garatzeko tresnak.
HMI grafikoen soluzioak garatzea QT bidez, Ethernet edo Wifian POCT-1A gailuen konektibitate-protokoloak integratzea
Bluetooth konektagarritasuna osasun-profilekin integratzea.
Gailu medikoen zibersegurtasun-analisiak eta -soluzioak.

ARM, DSP edo FPGA motako CPUetan oinarritutako soluzio txertatuak garatzeko hardware eta softwareko tresnen multzo bat, aukera ematen duena prozesamendu digitaleko gailu medikoen garapen elektronikorako beharrei erantzuna emateko.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
759

Ideiaren eta produktuaren arteko kontrastea

services book icon
762

Kontzeptu-probak

services book icon
760

Lankidetza eta coworkinga (Europa, Espainia edo eskualde mailako I+Gko proposamen bat sortzea)

services book icon
761

Produktu edo zerbitzu berriak garatzeko eta lankidetzan garatzeko aholkularitza estrategikoa eta orientazioa (ideien kontrastea, espezifikazioak, elkarrizketa goiztiarra eta osasun-teknologien ebaluazioa, etab.)

services book icon
764

Produktua ISO 13485 arauaren arabera baliozkotzea

services book icon
763

Teknologia baliozkotzea

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

FUNDACIÓN TEKNIKER

Harremanetarako pertsona: Sabino Azcarate Leturia

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top