• eu
  • es
  • en
  • Osagaien muntaketa malgurako sistema robotikoa.

    Zelulak aukera ematen du piezen muntaketa automatizatzeko eragiketak planteatzeko. Osagaiak modu konbentzionalean nahiz modu kolaboratiboan muntatzeko eragiketak egiteko konfigura daiteke sistema robotikoa. Osagai hauek ditu sistema robotikoak: 13 askatasun-graduko eta bi besoko robot manipulatzaile bat, ikusmen-sistemaz, indar-sentsore batez eta zenbait tresna dituen tresna-trukagailu batez hornitua, eremua monitorizatzeko sistema bat duena, lana modu kolaboratiboan egiteko. Sistema bi osagai nagusitan banatzen da: 1) muntaketakoa, non sentsoreak (indarrarena, ikusmenarena) konfiguratu egiten baitira piezen posizioa detektatzeko gainazalean eta txertatze-eragiketetan besoen ibilbidea kontrolatzeko muntaketa-prozesuan; 2) segurtasun-eremua monitorizatzekoa, robotaren lan-eremuan sartzen diren elementuak detektatzeko eta, hala, abiadura murrizteko edo funtzionamendua eteteko. Zelula horrek bideragarritasuna ebaluatzeko aukera ematen du, eta, halaber, osagaien muntaketarekin, akoplatzearekin eta torlojutzearekin erlazionatutako eragiketen automatizazioa planteatzeko. Ziklo-denborei, posizionamenduaren aldakortasunari, modu kolaboratiboko segurtasunari eta bestelako alderdi batzuei lotutako baldintzak azter daitezke zelularekin.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • 13 askatasun-graduko bi besoko COMAU robot manipulatzailea.
    • IDS eye in hand ikusmen-sistema.
    • Pilz ikusmen-sistema + Sick segurtasun-laserrak.
    • Software-moduluak: (1) Eremuaren monitorizazioa eta (2) objektuen detekzioa eta txertatze-lanak dituzten muntaketa-eragiketak.
    • Tresna-trukagailua.

    Ámbitos de aplicación

    Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

    Robot bidezko manipulazio aurreratua

    Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Bideragarritasun teknikoaren azterketa

    Bezeroak adierazitako objektuak detektatzeari edo posizionatzeari lotutako mugen bideragarritasunaren azterketa.

    Demostrazioa/Gerturatzea

    Osagaien muntaketara aplikatutako robotika kolaboratibo eta malguaren erakuslea.

    Kontzeptu-proba

    Muntaketa robotizatuko azken irtenbidearen kontzepzioa baloratzeko lan-ziklo eta konfigurazio posibleen proba azkarrak.

    Prestakuntza

    Osagaien muntaketan robotika kolaboratibo eta malgua aplikatzearen inguruko prestakuntza praktikoa.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TEKNIKER
    Harremanetarako pertsona:
    Ander Ansuategi