• eu
  • es
  • en
  • Osagaiak teknika ez-suntsitzaileen bidez ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa.

    Piezen kalitate-kontrolerako eta ikuskatze ez-suntsitzailerako azterketa egiteko aukera ematen du zelulak. Sistema konfiguratu egin daiteke, ikuskatze eta neurketak egiteko zenbait teknologiaren bidez: ikusmen-kamerak, termografia, teknologia multiespektrala eta lortutako irudiak prozesatzeko askotariko algoritmoak, besteak beste. 2Dko eta 3Dko ikusmen-sistemek, photogrametic stereo ekipamenduak, ikuskatze ez-suntsitzaileko ekipamenduek (teknologia multiespektrala, termografia) eta piezaren zenbait konfigurazio eta lan-baldintza simulatzeko azpiegiturak osatzen dute sistema. Ikuskatze-sistemak zenbait funtziotan erabiltzeko konfigura daitezke. Zelulak aukera ematen du piezaren gainean zenbait azterketa egiteko: • 2D/3D dimentsio-kontrola, 2Dko eta 3Dko ikusmen-tekniken bidez; • Azaleko akatsak detektatu eta identifikatzea. In-line nahiz off-line ikuskatzeen bideragarritasuna ebaluatzeko aukera ematen du zelulak, bereizmenari, ziklo-denborei eta bestelako parametro batzuei loturiko baldintzak aztertuta; halaber, kalitate-kontrolerako eta piezaren manipulaziorako irtenbideak automatizatzeko aukera ematen du.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • 2D/3D ikusmen-sistema konfiguragarria
    • Argiztapen-kondizio kontrolatuak ezartzeko armairua, encoder bidez kontrolatutako garraio-zinta
    • Dimentsio-kontrolerako eta akatsak detektatzeko softwarea
    • In-line ikuskapenerako eta % 100 kontrolerako softwarea
    • Robot-beso manipulatzailea

    Ámbitos de aplicación

    Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

    Robot bidezko kalitate kontrola

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Bideragarritasun teknikoaren azterketa

    Bezeroak adierazitako akatsak detektatzeari lotutako mugen bideragarritasunaren azterketa.

    Demostrazioa/Gerturatzea

    Osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotizatuaren erakuslea.

    Kontzeptu-proba

    Ikuskapeneko eta neurketako azken irtenbidearen kontzepzioa baloratzeko konfigurazio posibleen eta lan-zikloen proba azkarrak.

    Prestakuntza

    Osagaien ikuskapenean/neurketan robotika aplikatzeko entrenamendu praktikoa

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TEKNIKER
    Harremanetarako pertsona:
    Loreto Susperregi
    loreto.susperregi@tekniker.es