basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

Osagaiak teknika ez-suntsitzaileen bidez ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa.

AZALPENA

Piezen kalitate-kontrolerako eta ikuskatze ez-suntsitzailerako azterketa egiteko aukera ematen du zelulak. Sistema konfiguratu egin daiteke, ikuskatze eta neurketak egiteko zenbait teknologiaren bidez: ikusmen-kamerak, termografia, teknologia multiespektrala eta lortutako irudiak prozesatzeko askotariko algoritmoak, besteak beste. 2Dko eta 3Dko ikusmen-sistemek, photogrametic stereo ekipamenduak, ikuskatze ez-suntsitzaileko ekipamenduek (teknologia multiespektrala, termografia) eta piezaren zenbait konfigurazio eta lan-baldintza simulatzeko azpiegiturak osatzen dute sistema. Ikuskatze-sistemak zenbait funtziotan erabiltzeko konfigura daitezke. Zelulak aukera ematen du piezaren gainean zenbait azterketa egiteko:
• 2D/3D dimentsio-kontrola, 2Dko eta 3Dko ikusmen-tekniken bidez;
• Azaleko akatsak detektatu eta identifikatzea.
In-line nahiz off-line ikuskatzeen bideragarritasuna ebaluatzeko aukera ematen du zelulak, bereizmenari, ziklo-denborei eta bestelako parametro batzuei loturiko baldintzak aztertuta; halaber, kalitate-kontrolerako eta piezaren manipulaziorako irtenbideak automatizatzeko aukera ematen du.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

2D/3D ikusmen-sistema konfiguragarria +

Gocator kamera, Ranger Sick, photometric stereo IAI ekipamendua, Pulnix ekipamendu multiespektrala, kamera termografikoa

Argiztapen-kondizio kontrolatuak ezartzeko armairua, encoder bidez kontrolatutako garraio-zinta +
Dimentsio-kontrolerako eta akatsak detektatzeko softwarea +
In-line ikuskapenerako eta % 100 kontrolerako softwarea +
Robot-beso manipulatzailea +

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
57

Bideragarritasun teknikoaren azterketa

services book icon
56

Demostrazioa/Gerturatzea

services book icon
58

Kontzeptu-proba

services book icon
59

Prestakuntza

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

FUNDACIÓN TEKNIKER

Iñaki Goenaga, 5

20600 EIBAR, GIPUZKOA

Harremanetarako pertsona:

Loreto Susperregi

loreto.susperregi@tekniker.es

imprimir

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad