• eu
  • es
  • en
  • NEXTAGE-Open – Giza gorputz-enborraren itxurako bi besoko robota

    Kawadak fabrikatzen du NEXTAGE OPEN bi besoko robota. Ikerketa-plataforma izateko dago prestatuta, txertatuta daukan software-programazioko inguruneari esker, zeina oso eskalagarria baita. Robotaren softwarea ROSekin bateragarria da. TORK (Tokyo Opensource Robotics Kyokai Association) enpresak egindako open source softwarea eta kontrolagailua ditu. Beso bakoitzean duen kamerari esker, objektuen detekzio zehatza egiten du; buruan dituen bi kamerei eta eskumuturretako kamerei esker, berriz, zenbait angelutatik jasotzen du objektuak detektatzeko informazio bisuala. Segurtasunari dagokionez, berriz, potentzia txikiko motorrak (< 80 W) dituenez eta besoen artikulazioak babestuta dauzkanez, ez dauka elementurik ezer harrapatzeko edo ezeri heltzeko arriskua dakarrenik. SOFTWAREA - Kode erabat irekia (bateragarria zelula robotiko estandarraren proiektuarekin) - Robota kontrolatzeko irispidea (ez du behar PLC/interfazerik) - Programazio aurreratua ROS erabiliz (SNZ Cobot-ekin harmonizatua) - Abiadura (< 250 mm/s), azelerazio eta potentzia (< 80 W) mugatua - Talka-detekzioa - Denbora errealeko higidura-planifikatzailea: ibilbide kalkulatua, ez-programatua HARDWAREA - Unitate trinko eta arina (< 50 kg) - Posizionamendu-errepikagarritasunaren zehaztasuna (TCP): ± 0,03 mm - Posizioaren zehaztasuna ikusmena erabiliz: 0,5 mm - Gehieneko abiadura lineala: 700 mm/s - Hornidura elektrikoa: 220 V - Potentzia-kontsumoa: 1.200-1.500 W - 15 askatasun-gradu (6 x 2 besoetan, 2 lepoan, 1 gerrian) - Beso-luzera: 57 cm - Karga: 1,5 kg esku bakoitzean, 3,0 kg bi besoetan - Ikusmen artifizialeko sistema buruan eta eskuetan

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • 2 x Estereoikusmena USB3 koloretako kamera erabiliz
    • Kawada burua
    • Kawada gorputz-enborra
    • Matxardak
    • Robot-idulkia

    Ámbitos de aplicación

    Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

    Robot bidezko kalitate kontrola

    Robot bidezko manipulazio aurreratua

    Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

    Talkarik gabeko ibilbideen sorrera automatikoa Zelula robotizatuen programazio automatikoa edo erraza Robota gidatzeko ikusmenean oinarritutako pieza-detekzioa- eta -kokapena Bi besoko higidura koordinatua Roboten teleoperazioa

    Nodoko agenteak eskaintzen dituen zerbitzu orokorrak

    1. Aholkularitza teknologikoa eta ekonomikoa 2. Diseinua, prototipatzea eta baliozkotzea 1. Aholkularitza teknologikoa eta ekonomikoa 2. Diseinua, prototipatzea eta baliozkotzea 3. Trebakuntza eta sentsibilizazioa

    Robot bidezko kalitate-kontrola

    Piezen kontrol dimentsionala, osotasunarena eta akatsena, robotak eta 3D ikusmena baliatuz

    Robot bidezko manipulazio aurreratua

    Bin Picking edo Kitting motako pick&place manipulazioa

    Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

    Roboten zehaztasunaren hobekuntza Robot bidezko errematxaketa Robot bidezko osagai-muntaketa Robot bidezko torlojutzea Robot bidezko bizar-kentzea

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
    Harremanetarako pertsona:
    Karmele Florentino