Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

NEXTAGE-Open – Giza gorputz-enborraren itxurako bi besoko robota

AZALPENA

Kawadak fabrikatzen du NEXTAGE OPEN bi besoko robota. Ikerketa-plataforma izateko dago prestatuta, txertatuta daukan software-programazioko inguruneari esker, zeina oso eskalagarria baita. Robotaren softwarea ROSekin bateragarria da. TORK (Tokyo Opensource Robotics Kyokai Association) enpresak egindako open source softwarea eta kontrolagailua ditu.
Beso bakoitzean duen kamerari esker, objektuen detekzio zehatza egiten du; buruan dituen bi kamerei eta eskumuturretako kamerei esker, berriz, zenbait angelutatik jasotzen du objektuak detektatzeko informazio bisuala.
Segurtasunari dagokionez, berriz, potentzia txikiko motorrak (< 80 W) dituenez eta besoen artikulazioak babestuta dauzkanez, ez dauka elementurik ezer harrapatzeko edo ezeri heltzeko arriskua dakarrenik. SOFTWAREA - Kode erabat irekia (bateragarria zelula robotiko estandarraren proiektuarekin) - Robota kontrolatzeko irispidea (ez du behar PLC/interfazerik) - Programazio aurreratua ROS erabiliz (SNZ Cobot-ekin harmonizatua) - Abiadura (< 250 mm/s), azelerazio eta potentzia (< 80 W) mugatua - Talka-detekzioa - Denbora errealeko higidura-planifikatzailea: ibilbide kalkulatua, ez-programatua HARDWAREA - Unitate trinko eta arina (< 50 kg) - Posizionamendu-errepikagarritasunaren zehaztasuna (TCP): ± 0,03 mm - Posizioaren zehaztasuna ikusmena erabiliz: 0,5 mm - Gehieneko abiadura lineala: 700 mm/s - Hornidura elektrikoa: 220 V - Potentzia-kontsumoa: 1.200-1.500 W - 15 askatasun-gradu (6 x 2 besoetan, 2 lepoan, 1 gerrian) - Beso-luzera: 57 cm - Karga: 1,5 kg esku bakoitzean, 3,0 kg bi besoetan - Ikusmen artifizialeko sistema buruan eta eskuetan

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

2 x Estereoikusmena USB3 koloretako kamera erabiliz

- 2 askatasun-gradu: albora higitzea eta makurtzea
- 1 x Estereoikusmena USB2 kamera erabiliz

- 2 x 6 askatasun-graduko besoak, elektronika integratua dutenak (kontrolatzaileak – CAN komunikazioa)
- 1 x gorputz-enborraren errotazioa

Matxarda elektrikoa (komunikazio seriea + hornidura)
Matxarda pneumatikoa
Bizarra kentzeko 2 amaierako efektore, eragintza pneumatikokoak
Schunk erreminta-aldagailu pneumatikoa

-QNX, behe-mailako PCa
-Aplikazioaren kontrola, PCa: Linux Ubuntu + ROS

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
61

Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

services book icon
64

Nodoko agenteak eskaintzen dituen zerbitzu orokorrak

services book icon
62

Robot bidezko kalitate-kontrola

services book icon
60

Robot bidezko manipulazio aurreratua

services book icon
63

Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION

Harremanetarako pertsona: Karmele Florentino

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top