• eu
  • es
  • en
  • Multitasking eta mekanizazio superurratzaileko ikerketa gunea

    Multitasking makina batean egindako aplikazio aeronautikoetarako mekanizazio superurratzaileko aplikazioen garapen eta ikerketarako gunea. Artezketa, fresaketa eta torneaketa konbinatzen dituen 5 ardatzetako HERMLE mekanizazio zentru multitasking-a da gunearen elementurik nabarmenena. Buru nagusiaren potentzia 80 kW-takoa da eta lan diametro maximoa 1200mm-takoa, honetaz gain, C ardatzean par-eko motore bat dauka. Makina hau integraturiko alabeen rotoreak fabrikatzeko prestatuta dago (Impellers eta Blisk esaterako). Gunea teknologia hau bideratuta dagoen sektoreak exijitzen dituen bereizmen handiko metrologia eta azterketa zerbitzuaz (GE-ren X-CUBE ereduko radiografia digitala) konplementatzen da. Mitutoyo fabrikatzailearen zinematika kartesianeko koordenaden bidezko bi neurketa makina dauzka, bata kontaktuaren bidezko neurketak egiteko eta bestea kontakturik gabeko neurketak egiteko (raster Laser-a dauka).

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Artezketa, fresaketa eta torneaketa konbinatzen dituen 5 ardatzetako HERMLE makina multitasking-a
    • GE-ren X-CUBE ereduko radiografia digitala
    • MITUTOYO CRYSTA APEX C162012 Koordenaden bidezko neurketa makina
    • MITUTOYO CRYSTA APEX S 9106 Koordenaden bidezko neurketa makina

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Abiadura handiko erreminta superurratzaileen inguruko ikerketak

    Saiakuntza, formakuntza etaerreminta superurratzaileak erabilita mekanizazio prozesu alternatiboen martxan jartzea

    Mekanizazio superurratzailearen inguruko ikerketa

    Saiakuntza, formakuntza eta industria aeronatikora bideratutako mekanizazio aplikazioen hobekuntza

    Multitasking mekanizazioaren inguruko ikerketa

    Biabilidade azterketak, saiakuntzak eta multitasking mekanizazio aplikazioen hobekuntza

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    UPV/EHU
    Harremanetarako pertsona:
    José Antonio Sánchez Galíndez