• eu
  • es
  • en
  • MUGIRO: Norabide orotako robot mugikor kustomizagarria, nabigazio autonomoa eta teleoperazioa dituena

    Jarduera anitzetarako MUGIRO plataforma mugikorra, zenbait moduluz osatua, norabide orotakoa eta nabigazio autonomoa duena. Norabide orotan mugitzeko ahalmena du, lau gurpil motordun eta orientagarri baitauzka, eta goiko plataforma orientatzeko ardatz gehigarri bat ere bai. Zenbait teknologia robotikoren proba-plataforma gisara erabiltzeko robota (nabigazio autonomoa, manipulazio mugikorra, segurtasuna, gizaki-robot interakzioa eta abar). Goiko aldean, estalki zabal bat du, sentsoreak eta eragingailu gehigarriak muntatzeko prestatua. Errendimendu handiko PC bat du barruan, osagai gehigarriak kontrolatzeko eta integratzeko. Kontrol-sistemak ROS du oinarri.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • 4 gurpil motordun orientagarri
    • Errendimendu handiko barne-PCa
    • Segurtasun-sistema (errelea, laserra, bumperrak eta larrialdietarako urruneko gelditzea.
    • SICK S3000 segurtasun-laserra

    Ámbitos de aplicación

    Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

    Robot mugikor bidezko barne-logistika

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

    Roboten teleoperazioa

    Nodoko agenteak eskaintzen dituen zerbitzu orokorrak

    1. Aholkularitza teknologikoa eta ekonomikoa 2. Diseinua, prototipatzea eta baliozkotzea 3. Trebakuntza eta sentsibilizazioa

    Robot mugikor bidezko barne-logistika

    Robot mugikor autonomoaren (AVGaren)kustomizazioa

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
    Harremanetarako pertsona:
    Karmele Florentino