Metal-eranskineko zelula (ABBko IRB-1600 ABB robota) eta SBIko plasma-soldadurako makina (PMI-280B)

Plasma-soldadurako prozesu bidezko eta hari-ekarpeneko metal-eranskineko zelula, bi ardatzeko posizionatzailea duen ABBko robot batean, pieza berriak sortzeko, balio erantsi handiko osagaiak konpontzeko eta oinarrizko piezetan geometria gehitzeko. Zelula kanpoko ingurunetik isolatuta dago, pertsonen segurtasuna bermatze aldera. Robotaren bidez, material-eranskineko ibilbideak CAM PowerMill softwarearen bidez programatzen dira.

    EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • ABB IRB 6600 robot industriala eta haren IRC5 kontrola
  • AbiPlas-250 plasma-soldadurako zuzia
  • IRBP-250 bi ardatzeko posizionatzailea
  • Plasma-soldadurako makina, hari-ekarpenekoa (SBI markako PMI-280B modeloa) 2009

Ámbitos de aplicación

3D/AMrako materialak

AM diseinua eta aurre-prozesu digitala

AM prozesuen balidazioa

AM/3D Printing prozesua

Post-prozesua

Teknologia eta prozesu laguntzaileak

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

FGrako prozesuen berrikuntza, eta prozesuen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketa

Gaur egungoen ordezkoak diren fabrikazio-prozesuen (hala nola fabrikazio gehigarria) azterketa eta balidazio teknikoa eta ekonomikoa, bai piezak sortzeko eta konpontzeko, bai aurretik dauden piezen geometria aldatzeko. Zerbitzua bezeroarekin batera garatzen da.

Hornitzaileak bilatzea Fabrikazio Gehigarriaren bidez piezak egiteko

Behin industrializazio-prozesua amaitzen denean, FGaren teknologia soilik erabiliz edo beste prozesu batzuekin konbinatuz, hornitzaileak bilatzea serieko produkziorako.

Industrializazio-analisiak, lehen serieak eta beste prozesu batzuekin inbrikatzea

- Pieza-erreferentzia berri baten edo berriz diseinatutako pieza baten industrializazio-analisia, fabrikazio gehigarriaren teknologia erabiliz. - Fabrikazio-prozesuak produkzio-kateetan txertatzea, gaur egungoekin konbinatuz.

Prestakuntza espezifikoa enpresa-teknikarientzat, enplegurako prestakuntzaren bidez

Fabrikazio Gehigarriaren teknologiarekin lotutako prestakuntza-jarduerak, oraindik teknologia hori ez duten enpresetako teknikarientzat (teknologia horrek balio erantsia eman diezaieke enpresa horien produkzio-sistemei), edo dagoeneko teknologia duten enpresetako teknikarientzat.

Prestakuntza espezifikoa Lanbide Heziketako irakasleentzat

Fabrikazio Gehigarriaren teknologiarekin lotutako prestakuntza-jarduerak, irakasleen gaitasunak eta irakasteko modua hobetzeko. Aktiboa da prestakuntzaren oinarrizko tresna.

Teknologiaren berri ematea, jardunaldi teknikoen edo orokorren bidez

Fabrikazio gehigarriaren teknologia oro har ezagutzera ematea (prozesua, makinak, ahalmenak, merkatuak, etab.), dibulgazio-jarduera teoriko-praktikoen bitartez, besteak beste aktiboa bera lan-tresna gisa hartuz.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IMH - Fundación para la Formación Técnica en Máquina-Herramienta/Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa
Harremanetarako pertsona:
Xabier Cearsolo Aramberri
cearsolo@imh.eus