Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Manipulaziorako eta talde-lanerako zelula robotiko malgua

AZALPENA

Aktiboaren robot nagusia, kontrolagailua moldatua duen Mitshubishi PA10 robota da. Moldaketa hori horrela burutu da: indar-sentsore bat instalatu zaio eta fabrikatzailearen kontrolagailuaren tokian B&R etxeko bat jarri da, PLC-n oinarritutakoa (G kodeko interprete irekia du). 7 giltzadura/artikulazioko besoa du PA10 robotak, eta horri esker, ia robotizazio-aukera guztiak probatzeko modua ematen du: posizioaren kontrola, indarra/parea kontrola, robotika tradizionala, lankidetza-robotika, CNC bidezko prozesu mekanizatuen emulazioa, beso manipulatzaile erredundanteak eskuratzeko ikerketak, etab.

Dena den, aktiboaren aurkezpenari begira berau kontzeptualizatu da, goian aditzera emandako erabilerarekin bateragarri izateari utzi gabe: robot malgua egin da, manipulaziorako ohiko eragiketak probatzeko aukera ematen duena (bin picking/pick and place edo langilearekin elkarlanean jardutea produktuak muntatzen edo tresnak posizionatzen). Lankidetzarako modalitatean, errealitate birtualeko edo errealitate areagotuko tresnak ere erabil daitezke pertsonaren eta makinaren arteko interakziorako (beti ere langileak gidatuta, estazioak unean-unean duten egoeraren monitorizazioa...). Bezeroarentzat interesgarriak izan daitezkeen teknologiak probatu eta balioztatzeko aukera ematen du zelula honek, hainbat konfigurazio probatzeari edota teknologia jakin baten bideragarritasuna aztertzeari begira moldaerraza delako. Moldaerraza izateari esker estazio bakoitzetik eskatzen den prozesurako konfigura daiteke, baita estazio bakoitzean erabiliko den teknologiarako ere.

Zelularen osagarri Denso robot txiki eramangarria erantsi da layout ikerketak egiteko, bi roboten arteko lankidetzan jarduteko edota zelularen elementu higikorren arteko talkak kudeatzeko.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
2

Bideragarritasun teknikoaren azterketa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

CEIT

Harremanetarako pertsona: Diego Borro Yágüez

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top