• eu
  • es
  • en
  • Laser ekipamendua fabrikazio gehigarrien bidez sortutako piezen zona konkretuak leuntzeko edo testurizatzeko

    Laser ekipamenduarekin material plastikoz zein metalikoz osatutako piezen zona konkretuak testurizatu edo leundu daitezke. Esaterako, pieza metaliko baten gainazalaren leuntasuna %60 arte jeitsi ahal daiteke. Aktibo hau beste bi aktiboekin (CID.001 eta CID.002) konbinatu ezkero leuntasun murrizketa haundiagoak lor litezke. Potentzia baxuko 4 laser daude (IR, UV, CO2 eta berdea). • CO2 laser (30W) (Easy Mark) • Green laser (7W) (TruMark 3220) • Nd:YAG laser (25W) (Rofin, Power line E25) • UV Laser (5W) (TruMark 6350) LAktibo honek ondorengo ekipamenduekin osatzen da: • Gainazalaren zimurtasuna neurtzeko ekipamendua (gaur egun, off-line motakoa; in-line motako ekipamendua eskuratzeko asmotan). • Gainazalaren karakterizazio osagarria egiteko ekipamendua (termografia, korrosioa, bustitzeko ahalmena, distira, masa galera, piezaren geometria aldaketak, etab.). • Laser ekipamendua kontrolatzeko eta monitorizatzeko software-a eskuratzeko asmoz. Softawe-a MES batekin konekzioa errezteko erabiliko da eta MES-aren bidez pieza fabrikatzeko planta osoa kudeatu ahal izango da. Aktibo hau CIDETEC-ek dituen beste bi aktiboekin (CID.002 eta CID.001) konbinatu ezkero, fabrikazio gehigarriz (AM-z) sortutako piezen post-prozesurako planta oso bat edukitzea ahalbidetzen da eta, gainera, baldintza ezberdinak behar dituzten pieza metalikoak, eta geometria oso desberdinetakoak tratatzeko erabil daiteke (%ko 95erainoko leuntasun murrizketak lor litezke). aser hauek gainazal lauetan edo kurbadura txikiko gainazaletan lana egiteko prestatuta daude.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Gainazaleko zimurtasuna neurtzeko ekipamendua
    • Nanosegundu CO2 laser-a
    • Nanosegundu IR laser-a
    • Nanosegundu laser berdea
    • Nanosegundu UV laser-a

    Ámbitos de aplicación

    Post-prozesua

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Eskalatzerako aholkularitza eta industria bideragarritasun azterketa.

    Aktibo honekin garatutako prozesuen industria bideragarritasun azterketa teknikoa eta ekonomikoa.

    Fabrikazio gehigarriz sortatuko piezen post-prozesuen garapena eta optimizazioa. Prototipoen lorbidea.

    * Fabrikazio gehigarriz sortatuko pieza metaliko zein plastikoen zimurtasunaren kontrola, kurbadura gutxiko zona konkretuetan. Zimurtasuna %60 arte jeitsi daiteke; halaber, zimurtasun jeitsiera haundiagoa lor daiteke aktibo hau CIDETECeko beste aktiboekin konbinatu ezkero. *Gainazal garbiketa

    Prozesuen monitorizazioa eta kontrola

    Laser ekipamendua kontrolatzeko eta monitorizatzeko software-a eskuratu ondoren, post-prozesurako planta fabrikazio gehigarriz sortzeko piezen plantarekin konektatuta egotea bideratuko da.

    Training

    Post-prozesu eta gainazal akabera teknologietan prestakuntza praktikoa eta teorikoa

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    CIDETEC
    Harremanetarako pertsona:
    Gemma Vara Salazar
    gvara@cidetec.es