basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

Laser ekipamendua fabrikazio gehigarrien bidez sortutako piezen zona konkretuak leuntzeko edo testurizatzeko

AZALPENA

Laser ekipamenduarekin material plastikoz zein metalikoz osatutako piezen zona konkretuak testurizatu edo leundu daitezke. Esaterako, pieza metaliko baten gainazalaren leuntasuna %60 arte jeitsi ahal daiteke. Aktibo hau beste bi aktiboekin (CID.001 eta CID.002) konbinatu ezkero leuntasun murrizketa haundiagoak lor litezke.
Potentzia baxuko 4 laser daude (IR, UV, CO2 eta berdea).
• CO2 laser (30W) (Easy Mark)
• Green laser (7W) (TruMark 3220)
• Nd:YAG laser (25W) (Rofin, Power line E25)
• UV Laser (5W) (TruMark 6350)
LAktibo honek ondorengo ekipamenduekin osatzen da:
• Gainazalaren zimurtasuna neurtzeko ekipamendua (gaur egun, off-line motakoa; in-line motako ekipamendua eskuratzeko asmotan).
• Gainazalaren karakterizazio osagarria egiteko ekipamendua (termografia, korrosioa, bustitzeko ahalmena, distira, masa galera, piezaren geometria aldaketak, etab.).
• Laser ekipamendua kontrolatzeko eta monitorizatzeko software-a eskuratzeko asmoz. Softawe-a MES batekin konekzioa errezteko erabiliko da eta MES-aren bidez pieza fabrikatzeko planta osoa kudeatu ahal izango da.
Aktibo hau CIDETEC-ek dituen beste bi aktiboekin (CID.002 eta CID.001) konbinatu ezkero, fabrikazio gehigarriz (AM-z) sortutako piezen post-prozesurako planta oso bat edukitzea ahalbidetzen da eta, gainera, baldintza ezberdinak behar dituzten pieza metalikoak, eta geometria oso desberdinetakoak tratatzeko erabil daiteke (%ko 95erainoko leuntasun murrizketak lor litezke).
aser hauek gainazal lauetan edo kurbadura txikiko gainazaletan lana egiteko prestatuta daude.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Gainazaleko zimurtasuna neurtzeko ekipamendua +

Gainazaleko zimurtasuna neurtzeko ekipamendua: gaur egun off-line (perfilometroa, mikroskopio konfokala, AFM-a); in-line ekipamendua eskuratzeko asmotan.
Eta, gainazalaren karakterizazio osagarria egiteko ekipamendua -off-line ere- (termografoa, distira, kolorimetroa, kontaktuaren angelua, korrosioa neurtzeko potentziostatoak, NSSerako ganberak, tribometroa, etab.).

Nanosegundu CO2 laser-a +

Nanosegundu CO2 laser-a, 30 W-ko potentzia maximoarekin eta f80 lente fokala 53X53 mmko areak prozezatzeko gai.
Ekipamenduak era pultsatuan lan egin dezake. Sorta neurria, fokuratze egoeretan, 100 mikra ingurukoa da.

Nanosegundu IR laser-a +

Nanosegundu IR laser-a, 25 W-ko potentzia maximoarekin eta bi lente fokalekin (f160 eta f300), 120x120 mm eta 240x240 mmko areak prozezatzeko gai hurrenez hurren.
Ekipamenduak era zuzenean edo pultsatuan lan egin dezake. Sorta neurria, fokuratze egoeretan eta lente fokalaren araberan, 40 mikra eta 70 mikra ingurukoa da.

Nanosegundu laser berdea +

Nanosegundu laser berdea, 7 W-ko potentzia maximoarekin eta f160 lente fokal batekin 110X110 mmko areak prozezatzeko gai.
Ekipamenduak era pultsatuan lan egin dezake. Sorta neurria, fokuratze egoeretan 30 mikra ingurukoa da.

Nanosegundu UV laser-a +

Nanosegundu UV laser-a, 25 W-ko potentzia maximoarekin eta f160 lente fokala, 80x80 mmko areak prozezatzeko gai.
Ekipamenduak era pultsatuan lan egin dezake. Sorta neurria, fokuratze egoeretan, 100 mikra ingurukoa da.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
303

Eskalatzerako aholkularitza eta industria bideragarritasun azterketa.

services book icon
302

Fabrikazio gehigarriz sortatuko piezen post-prozesuen garapena eta optimizazioa. Prototipoen lorbidea.

services book icon
305

Prozesuen monitorizazioa eta kontrola

services book icon
304

Training

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

CIDETEC

Paseo de Miramón, 191

20014 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, GIPUZKOA

Harremanetarako pertsona:

Gemma Vara Salazar

gvara@cidetec.es

imprimir

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad