• eu
  • es
  • en
  • Lan baldintza optimizatuak hautatzeko zelula artezketan

    Edozein artezketa aplikazioaren lan baldintza optimoen hautaketarako zelula. Zelularen diseinua artezketa makina batean oinarritzen da. Makina zenbakizko kontrol ireki batekin hornitua dago, non kanpo aplikazioak inplementatu eta makina beraren sensoreak monitorizatu daitezke. Zelula beste ekipamendu osagarriarekin osatzen da. Hauek ezinbestekoak dira artezketako aplikazio jakin batean erabilitako lan baldintzekin izandako emaitzak ebaluatzeko.Hurrengo irteera parametroak neurtu daitezke: ebaketa indarrak (plaka dinamometrikoa), harri urratzailearen higadura (laserra eta CCD kamara), zimurtasuna eta gainazaleko gogortasuna. Artezketak duen arazorik larriena zera da, pieza eta harriaren arteko kontaktu eremuan gertatu daitekeen temperatura igoera. Horrela, piezak kalte termikoa izateko arriskua dauka eta ondorioz, ezin da pieza gainazaleren osotasuna zihurtatu. Zelulak temperatura neurtzeko ekiamenduaz osatua dago: kamara termografikoa eta zuntza artifizialeko gailua. Beste aldetik, piezaren gainazalean izandako akatsak neurtzeko ekipamenduaz osatua dago baita ere. Materialen laborategian kokatzen da eta ENAC emandako akreditazioa dauka. Ekipamendu haun artean mikroskopia mota ezberdinak (optikoa eta SEM), makroskopia eta profilometria aurkitzen dira.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Artezteko makina tangentziala GER SN 100/50
    • Gainalazean agertutako akatsak neurtzeko ekipoak: mikroskopia, makroskopia, profilometria.
    • METODES izeneko harri urratzaile optimoa hautattzeko softwarea
    • Prozesua monitarizatzeko sensoreak: potentzia, indarra, bibrazioa, kokapena, termografia, laserra, gainazal zimurtasuna.

    Ámbitos de aplicación

    Artezketa industrialaren hobekuntza prozesuak

    Laguntza prozesuak

    Piezak testatzea eta egiaztatzea artezketa aurretik eta ondoren

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Aplikazioan, hozkarriak duen eraginaren ikerketa.

    Hozkarri sistema optimoaren definizioa: hozkarri mota, ahokoaren geometria, emaria, presioa. Arteztutako piezan, hozkarriaren eragina aztertzeko ikerketa.

    Formakuntza iraunkorra

    Artzketa prozesuaren inguruan formakuntza berezitua, profesional berrientzat eta profesionalen eguneraketarako.

    Gainazal osotasunaren ziurtapena

    Arteztutako piezaren gainazal osotasuna zihurtatzen duen prozesu lehioaren definizioa. Arteztutako gainazalen analisis estrukturala.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    Mondragón Goi Eskola Politeknikoa JMA SCoop
    Harremanetarako pertsona:
    Raul Fernandez Manchado