basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

Korrosioa aztertu eta ebaluatzeko ekipamendua/teknikak/metodologiak

AZALPENA

Behar bezalaka ekipatutako instalazioak daude, eta haietan honakoak aurki daitezke:
- Ganbara klimatikoak korrosio azeleratuko probak egiteko, tenperatura eta hezetasuna kontrolatuz. Elektrolito agresibo bat erabili ohi da (kloruroa oinarri dutenak, pH desberdinetan), agente oxidatzaileekin eta agente oxidatzailerik gabe (adibidez, kobre-ioiak).
- Korrosio elektrokimikoko pilak, intereseko sistema bat elektrolito agresibo baten eraginpean jartzeko (azidikoa, basikoa, kloruroa, fluoruroa, etab.). Mota desberdineko pilak erabil daitezke: arrailduren kontrakoa, tenperatura kontrolatzeko pila, pila horizontal laua, ingurunea kontrolatzeko pila, etab.
- Potentziostatoak korronte alternoarekin eta korronte zuzenarekin, hainbat teknika elektrokimiko egiteko, bitarteko/elektrolito jakin batean higatzeko behar den erresistentzia edo marruskadura zinetikoa zehazteko.
- Laneko estazio elektrokimikoa, korrosio lokalizatua lortzeko eroankortasun baxuko elektrolito bat ingurune agresibo gisa erabiliz LEIS, SVET eta ac/ic-SECM tekniketarako.
- SPK korrosio lokalizaturako; elektrolitoaren presentzia aukerazkoa da
- Korrosio-pila batekin egokitutako tribometroa, tribokorrosio-probak egiteko.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

- Potentziostatoak korronte alternoarekin eta korronte zuzenarekin +

Korronte alternoko/korronte zuzeneko potentziostatoak perturbazio potentzio/galvano estatiko/dinamikoa egiteko, hala nola, boltametria, polarizazio-kurbak, etab. Horrez gain, zirkuitu ireki potentzialean neurketak egin daitezke: zarata elektrokimikoa, inpedantzia, etab. Zenbait pila elektrokimiko eskuragarri daude, bakoitza ezaugarri desberdinekin.
Hainbat urteetan zehar erosiak (azkena, 2017an)

Ganbara klimatikoak, korrosio azeleratuko probak +

Ganbara klimatikoak, korrosio azeleratuko probak egiteko kloruroan oinarritutako soluzioak erabiliz: hezetasun saturatua edo ingurune agresiboa, kloruroan oinarritua, pH azidikoarekin, kobre ioiekin edo haiek gabe.
Erosketa-data: 2018

Laneko estazio elektrokimikoa, korrosio lokalizatua lortzeko (LEIS, SVET, ac/ic-SECM) +

Laneko estazio elektrokimikoa, korrosio lokalizatua lortzeko (LEIS, SVET, ac/ic-SECM) eroankortasun baxuko elektrolito bat ingurune agresibo gisa erabiliz mikrometroaren tartean:
o LEIS ekortze-teknika bat da, eta eskala lokalizatu bateko inpedantziaren eta denbora-konstantean EIS konbentzional baten seinale ebatzien informazioa konbinatzen du gainazalaren inpedantzia-mapa lortzeko.
o SVET ekortze-teknikak gainazal batean eremu anodikoak edo katodikoak suertatzeagatik (korrosio-prozesua) elektrolito batean egon daitezkeen gradienteak neurtzen ditu (punta fineko mikroelektrodo dardarakor bat erabiliz).
o ac/ic-SECM zundazko ekortze-mikroskopioaren teknika da; haren bidez, ultramikroelektrodo (UME) punta mugikor baten erantzuna erabiltzen da gainazalaren jarduera elektrokimikoa neurtzeko. Horrela, topografiari eta berariazko erreakzio elektrokimikoari buruzko informazioa lor daiteke (eremu aktiboak/pasiboak antzemanez).
Erosketa-data : 2015

Tribometroa +

Korrosio-pila batekin egokitutako tribometroa, higaduraren eta korrosioaren fenomenoen degradazioa eta sinergia aldi berean aztertze aldera.
Erosketa-data: 2015

zundazko kelvin ekortze-mikroskopioa (SKP) +

SKP kontakturik gabeko teknika ez-suntsitzailea da, eta lagin baten eta erreferentziazko proba baten arteko lan-funtzioaren desberdintasuna neurtzeko gai da, bibrazio-kondentsadorearen metodoa erabiliz. Doitu egin daiteke material eroaleen eta erdieroaleen gainazalaren korrosio-mapa potentzialak lotzeko. Topografia ere aldi berean lor daiteke.
Erosketa-data: 2015

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

CIDETEC

,

Harremanetarako pertsona:

Patricia López Ruiz

plopez@cidetec.es

imprimir

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad