Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Konektibitatea eta interoperabilitate teknikoa IIoTren alorrean

AZALPENA

Aktibo logiko hau aplikazio transbertsalekoa da eta berarekin Fabrikazio Gehigarrian erabiltzen diren makinei/instalazioei eman nahi zaie Industry 4.0ko eremuan eskatzen den KONEKTIBITATE maila, batetik datuen garraioari lotutako alderdiei erantzuteko (bitateko fisikoak eta komunikazio protokoloak) eta, bestetik, Industry 4.0ra bideratutako plataformak osatzen dituzten modulu funtzionalen artean (sentsorizazioa, prozesamendu lokala, datuak sartzea, sekuentzien araberako prozesamendua, loteen araberako prozesamendua, datuak gordetzea, datuen analisia, datuen aurkezpena…) beharrezkoa den INTEROPERABILITATE TEKNIKOAri erantzuteko –APIen bidez (Application Program Interfaces)–.
Interoperabilitate Teknikoa interoperabilitateari lotutako alderdi teknikoez baino ez da arduratzen, hala nola transmisio protokolez eta modulu funtzionalen arteko datu trukaketarako formatuez.
Aktibo horrek Erreferentziako Arkitektura bat proposatzen du – plataformaren elementu guztien artean, hiru geruzatan egituratuta (Makina, Edge eta Lainoa), eta hiru geruza horietako batean emandako zerbitzuak eskatzen duen erantzun denbora (latentzia) eta segurtasun/pribatutasun maila bermatzera bereziki bideratuta.
Arkitekturaren elastikotasunak aplikazioa errazten du Fabrikazio Gehigarriko kasuetan, hala nola hauetan: Monitorizazioa eta urrutiko kontrola, baldintzetan oinarritutako mantentze lanak, maila operatiboko erabaki hartzea automatizatua, kalitatearen on line kontrola, etab. Arkitektura horrek honi egiten dio erreferentzia: a) komunikazioko bitarteko fisikoak: Ethernet, xDSL, Wifi, Bluetooth/BLE, ZigBee, GPRS, 3G/4G, SIGFOX, LORA, NB-IoT, … , b) Komunikazio protokoloak: OPC-UA, Modbus, HTTPS, Web Services, REST, CoAP, MQTT, …, eta c) Modulu funtzionalak integratzeko APIak: NIFI, KURA, VAGRANT, ANSIBLE, APACHE SPARK, APACHE CASSANDRA, APACHE ZEPPELIN, ...

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Datuak hartzeko, gordetzeko, analizatzeko azpiegitura eta datuak/informazioa aurkeztekoa, erantzun denbora segundo batekoa izanik gutxi gorabehera. Beheragoko mailekin (Edge eta Machine) zuzenean komunikatu daiteke IIoT protokolo estandarren bitartez. Azpiegitura honek zerbitzuei eskatutako erabilgarritasun maila bermatzeko banatutako zerbitzariekin instalatutako makina eta kluster birtualetara jotzen du. Maila honetan dagoen prozesatze ahalmen handia dela eta, makinaren portaeraren modelizaziora, kalitatearen on line kontrolera, banakako trazabilitatera, erabaki operatiboen hartze automatikora, gizakia-makina arteko interfaze arinetera, eta antzekoetara bideratutako autoikaskuntzarako zerbitzuei aurre egin ahal zaie.

Datuak eskuratzeko zerbitzuak eta Stream Processingekoak ematera bideratutako azpiegitura, zerbitzuen erantzun denbora segundo hamarren batekoa izanik gutxi gorabehera. Beheragoko mailarekin (Machine) eta goragokoarekin (Lainoa) komunikatzen da, IIoT protokolo estandarren bitartez. Maila honek internet teknologiak inplementatzen ditu, makinatik hurbil dagoen ingurune batean, nodoan ostatuta dauden zerbitzuek eskatzen duten pribatutasun/segurtasun eta latentziaren arabera dimentsionatutako plataforma baten gainean ( hardwarea/softwarea). NIFI eta KURA dira EDGE nodoaren elementu garrantzitsuetako bi. Nodo horrek hiru oinarrizko zeregin egiten ditu: a) maila honetan eskatzen den pribatutasun/segurtasun maila eta latentzia ematea, b) hainbat makinatatik datozen datu agregatuak behar dituzten zerbitzuak inplementatzea, eta c) makinaren eta lainoan erabilgarri dauden zerbitzuen arteko pasabidea izatea. Hauek dira maila honetan ohikoak diren zerbitzuetako batzuk: ekoizpen lerroaren birkonfigurazio dinamikoarekin lotura duten zerbitzuak, 'plug-and-play' makinen integrazioa, prozesuaren aldagai kritikoen ia denbora errealean monitorizatzea, eta baldintzetan oinarritutako mantentze lan adimendunak.

Kable bidezko komunikazioa (UART, GPIO, SPI, I2C, CAN, USB, ...) eta hari gabekoa (IR, Bluetooth, Wifi, Zigbee, LPWAN, ...) Industriako gailuekin (CNCak, PLCak, transduktoreak). Datuak denbora errealean tokian bertan prozesatzeko ahalmena. Goragoko mailekin (Edge eta Cloud) zuzenean komunikatu daiteke, IIoT eremuan berezkoak diren protokolo estandarren bitartez. Maila honetan ohikoak dira segurtasunarekin lotura duten datuak konfiguratu, kalibratu eta iragazteko/egokiteko eta erabakiak hartzeko zerbitzuak.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
214

IIoT Interoperabilitate teknikoa

services book icon
213

IIoT konektibitatea

services book icon
212

Konektibitatearen eta Interoperabilitate Teknikoaren erakusleak

services book icon
211

Prestakuntza, Training, Esperimentazioa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IKERLAN S.C.

Harremanetarako pertsona: Lorenzo Manero Peláez

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top