IZENA Karbono zuntz lehorrezko konpositeen fabrikazioan ikertzeko zelula

AZALPENA

Zuntz ehun lehorretatik abiatuta konpositeak era aurreratuan fabrikatzeko prozesuko ikerketarako zelula. Ultrasoinu bidezko ebaketa eta spot welding prozesuak ikertzeko bankuak ditu, aurreformaketarako ekipoak, Hot Drape Formingerakoak, eta molde unibertsalaren bidezko aurreformaketarako prototipo automatizatua. Era berean, bide likidoz moldekatzeko prozesuak garatzeko beharrezkoak diren ekipoak (ponpak, tresneriak, berotzeko ekipoak) eta infusio aldaera guztiak eta resin transfer moldinga (RTM) egitekoak beharrezkoak direnak. Zelulak ahalmen handia dauka ikertutako prozesuak monitorizatzeko, eta gai da denbora errealean indarrak, tenperaturak eta lehortze graduak kontrolatzeko, propietate dielektrikoen analisiaren bitartez (DEA). Azkenik, zelula honek aukera ematen du bukaerako konpositea ezaugarritzeko, porositateari eta zuntz edukiari dagokienez. Porositatearen ezaugarria ateratzeko ultrasoinuzko teknologiak erabiltzen ditu eta zuntz edukiarena, berriz, digestio azidoaren edota pirolisiaren bitartez.

Aplikazio-eremuak

Fabrikazio prozesuak

Materialen diseño eta garapena

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Composite Integrationen Resin transfer Moldingeko ekipoa (RTM).

    Composite Integrationen Resin transfer Moldingeko ekipoa (RTM).

  • Hot Drape Formingeko ekipoa.

    Hot Drape Formingeko ekipoa. (gehienez 3000mm-ko luzera, 1300mm-ko zabalera, eta 350mm-ko altuera). 200ºC-ko tenperaturan ere egiten diren prozesuetan ikertzeko ahalmena.

  • NDT Ekipamendua

    UT ikuskapenerako tresnak: elementu bakarreko transduktoreak eta Phased Array transduktoreak, Olympus Focus PX eskuratzeko sistema. Korronte induzituak, Olympus Omniscan NX eskuratzeko sistemak.

  • Ultrasoinu bidez ebakitzeko ekipoa (1600 mm-ra arteko zabalera, eta luzera mugagabea)

    Binder edo velo-dun karbono lehor ehunak, gaur egun aeronautika sektorean gehien erabiltzen direnak puntuka soldatuak izan daitezke presio eta bibrazio ultrasonikoa aplikatuz “velo-a edo blinder-a” urtuz. Tresneria hau prozesu hau parametrizatzeko gai da, honela lay up automatikoko kabezaletan mota honetako gailua txertatu ahal izateko.

  • Zurrungailuak molde unibertsalaren bitartez automatikoki aurreformatzeko ekipoa (1500 x 150mm)

    Zurrungailuak molde unibertsalaren bitartez automatikoki aurreformatzeko ekipoa (1500 x 150mm)

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Bide likidoz moldekatzeko prozesuen garapena (Infusioa eta RTM)

Hasierako aurreforma eta bukaerako piezaren geometria edukita, bide likidoz moldekatzeko prozesu egokienaren bideragarritasuna aztertzen da eta irtenbide esperimental bat proposatzen da.

DEA bidezko lehortze graduaren monitorizazioa

Bide likidotik moldekatzeko prozesua ezagututa, lehortze prozesua monitorizatzen da.

Hot Drape Formingeko prozesuetako ikerketa

Material motak, sekuentzia eta bide likidoz moldekatzeko moldea definitu ondoren, konformazio prozesuaren analisia eta parametrizazioa.

Karbono zuntzezko ehunen ultrasoinuen bidezko soldadura lokalerako prozesuen garapena

Karbono zuntzezko ehunen ultrasoinuen bidezko soldadura lokalerako prozesuen garapena. Bezeroak definitutako materialak abiapuntu hartuta, soldadura lokaleko prozesuen analisia eta parametrizazioa.

Lodierak, porositatea eta zuntz edukia ezaugarritzea

Pieza bukatua abiapuntu hartuta, porositatea eta zuntz edukia analizatzen dira.

Zuntz lehorrezko ehunak abiapuntu hartuta konpositezko piezak fabrikatzeko prozesuen garapen osoa

Pieza geometria abiapuntu hartuta, beharrezko materialak eta bukaerako aplikazioa, konformaketa prozesuen bideragarritasuna, bide likidozko moldekatzea eta bukaerako piezaren azken propietateen analisia.

Zurrungailuen aurreformaketarako prozesuetako ikerketa

Kontuan izanda zurrungailuaren materialak eta geometria, molde unibertsalaren bitartezko konformazio prozesu berriaren bideragarritasuna aztertzen da.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IDEKO S.C.
Harremanetarako pertsona:
Javier Vallejo
fjvallejo@ideko.es