Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Karbono zuntz lehorrezko konpositeen fabrikazioan ikertzeko zelula

AZALPENA

Zuntz ehun lehorretatik abiatuta konpositeak era aurreratuan fabrikatzeko prozesuko ikerketarako zelula. Ultrasoinu bidezko ebaketa eta spot welding prozesuak ikertzeko bankuak ditu, aurreformaketarako ekipoak, Hot Drape Formingerakoak, eta molde unibertsalaren bidezko aurreformaketarako prototipo automatizatua. Era berean, bide likidoz moldekatzeko prozesuak garatzeko beharrezkoak diren ekipoak (ponpak, tresneriak, berotzeko ekipoak) eta infusio aldaera guztiak eta resin transfer moldinga (RTM) egitekoak beharrezkoak direnak. Zelulak ahalmen handia dauka ikertutako prozesuak monitorizatzeko, eta gai da denbora errealean indarrak, tenperaturak eta lehortze graduak kontrolatzeko, propietate dielektrikoen analisiaren bitartez (DEA). Azkenik, zelula honek aukera ematen du bukaerako konpositea ezaugarritzeko, porositateari eta zuntz edukiari dagokienez. Porositatearen ezaugarria ateratzeko ultrasoinuzko teknologiak erabiltzen ditu eta zuntz edukiarena, berriz, digestio azidoaren edota pirolisiaren bitartez.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Composite Integrationen Resin transfer Moldingeko ekipoa (RTM).

Hot Drape Formingeko ekipoa. (gehienez 3000mm-ko luzera, 1300mm-ko zabalera, eta 350mm-ko altuera). 200ºC-ko tenperaturan ere egiten diren prozesuetan ikertzeko ahalmena.

UT ikuskapenerako tresnak: elementu bakarreko transduktoreak eta Phased Array transduktoreak, Olympus Focus PX eskuratzeko sistema. Korronte induzituak, Olympus Omniscan NX eskuratzeko sistemak.

Binder edo velo-dun karbono lehor ehunak, gaur egun aeronautika sektorean gehien erabiltzen direnak puntuka soldatuak izan daitezke presio eta bibrazio ultrasonikoa aplikatuz “velo-a edo blinder-a” urtuz. Tresneria hau prozesu hau parametrizatzeko gai da, honela lay up automatikoko kabezaletan mota honetako gailua txertatu ahal izateko.

Zurrungailuak molde unibertsalaren bitartez automatikoki aurreformatzeko ekipoa (1500 x 150mm)

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
557

Bide likidoz moldekatzeko prozesuen garapena (Infusioa eta RTM)

services book icon
558

DEA bidezko lehortze graduaren monitorizazioa

services book icon
554

Hot Drape Formingeko prozesuetako ikerketa

services book icon
553

Karbono zuntzezko ehunen ultrasoinuen bidezko soldadura lokalerako prozesuen garapena

services book icon
559

Lodierak, porositatea eta zuntz edukia ezaugarritzea

services book icon
552

Zuntz lehorrezko ehunak abiapuntu hartuta konpositezko piezak fabrikatzeko prozesuen garapen osoa

services book icon
556

Zurrungailuen aurreformaketarako prozesuetako ikerketa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IDEKO S.C.

Harremanetarako pertsona: Javier Vallejo

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top