IZENA Inspekzio sistemen integrazioa soluzio robotikoetan

AZALPENA

Fabrikazio sistema dinamikoetan, inspekzio sistema robotikoek piezen gainazalaren inspekzioa ahalbidetzn dute, inspekzio denborak murriztuz eta produkzioa handituz. Are gehiago inspekzioaren automatizazioak honen kalitatean eragina dauka, operario baten subjetibotasuna eskuz egindako inspekzio manual batetan zuzenean deuseztatuz. Inspekzio zelula termografia aktibora orientatuta dago. Kuka KR30-HA bat da bere elementu nagusia. Bere buruan bero iturri mota desberdinak jartzeko prestatuta dago, laserrean edota indukzioan oinarrituta. Bero iturriaz gain, kamera termografiko desberdinak jarri daitezke. Zentzu honetan guztiz moldakorra da, pieza mota oso desberdinak aztertu ditzakeelarik. Potentzia baxuko bi laser daude, bata 808 nm-koa eta bestea 1064 nm-koa. Bere ondasunen artean 3KW-ko indukzio generadorea dauka baita ere. Inspekzio ibilbideak Tebis CAD-CAM software-aren bitartez definitzen dira. Halaber, grabaketak prozesatzeko garatzen diren algoritmoak Python-en oinarritzen dira. Zelula TIC infraestrukturarekin osatu egin daiteke, komukatzeko eta informazioa jasotzeko plataforma logikoetatik. Informazio hay Big Data kontzeptuetan oinarrituta egon daiteke eta baita fabrikazio flexiblean ere. Konkretuki hurrengo elementuak integratu daitezke: • IOT komunikazio protokoloak: OPC-UA, MQTT y AMPQ. • Informazio trukaketa komunikazio protokolo industrialak erabiliz (Profibus, Profinet) edota M2M middleware bat instalatzen bada helburu horrekin (Apache Camel-en oinarrituta adibidez). Honek inspekzio zelula oso aktibo interesgarrian bihurtzen du, MES sistemetan integratzeko aukera ematen duelako fabrikazio maguko lineatan, zikloak eta baliabideak optimizatzeko. • Zuzenean database desberdinekin (SQL eta ODBC). Gainera, ezagutza zabala dago UltraSoinutan, inspekzio sistema bezala erabiltzen direnean bereziki. Araudiari dagokionez, inspekzio zelulak Klase 1 ko isolamenduko ziurtagiria dauka laserrak erabili ahal izateko. Ez du inongo problemarik sortzen ingurugiroari dagokionez ezta energía efizientziaren aldetik ere.

Aplikazio-eremuak

Robot bidezko kalitate kontrola

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • 8 ardatzetako sistema robotikoa

    Kuka KR30HA (6 ardatz, prezisio altua eta 30 Kg karga maximoa) eta bi ardatz dituen lan mahaia (giroa eta pitch-a)

  • Ekipamendu termografikoa

    Kamera termografikoak: Flir X6541sc (hoztuta eta 4000 Hz-ko framerate maximoarekin) eta Flir A655sc (sensore mikrobolometrikoarekibn eta 50 hz-ko framerate maximoarekin)

  • itVis indukzio generadorea

    Indukzio generadorea (3 kW) eta induktore egokituak pieza desberdinak termografia induktiboarekin inspekzionatu ahal izateko. Gainera, induktore berriak sortzeko aukera eskaintzen du.

  • Laserrak

    808 nm-ko Frankfurt laser fibratua (50W) eta 1064 nm-ko Coherent laser kolimatua (10 W)

  • Software

    Monitorizaziorako eta termografiarako software-a, grabaketak gorde eta prozesatzeko kapazidadearekin.
    Tebis CAD-CAM software-a inspekzio ibilbideak definitzeko eta optimizatzeko.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Formación

Tekniko espezialisten formakuntza robotika oinarri bezala duten inspekzio sistemak erabiltzeko

Inpekzio sistemen prototipatua

Inspekzio robotizatuak kasu errealetan probatzeko aukera, parametron garrantzitsuenak ezagutzeko helburuarekin: sensibilidadea, ziklo denbora, etc. Probak eta prototipatuak industria baldintzetan, inspekzio teknologia berriak oinarri bezala erabiliz.

Lankidetza eta Coworking-a

Enpresa industrialak teknologia robotikoak eskaintzen dituen aukera berrietara gerturatu, inspekzio eta kontrolaren beharren arloan. Salerosketa aukera berriak eta elkarlana bikaintasun internazionaleko sareetan.

Material Aurreratuen Inspekzioa

Material konposatuen inspekzio automatizatua fabrikazio prozesuetan eta lotura prozesuetan erabilitako material aurreratuen inspekzioa.

Material Aurreratuen Inspekzioa

Inspekzio sistema hurrengo egoeratan aplikatzeko aukera dago. (i) Fabrikazio malguan eta fabrikazio adimentsuko prozesuetan. (ii) Produkzioko datu kudeaketan eta baita softwarea-an ere. (iii) Monitorizazio sistema bezala, produkzio sisteman integratuta, alearen trazabilidadea lortzeko helburuarekin.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
LORTEK S.C.
Harremanetarako pertsona:
Eider Gorostegui
egorostegui@lortek.es