basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

Industria Segurua 4.0

AZALPENA

Aktibo hau fabrika adimenduna edo Smart Factory kontzeptura bideratutako proba bankuaren (edo testbed-aren) sorreran zentratzen da . Proba bankuaren helburuak honako hauek dira:
- Helburu nagusia ziber-erasoak eta mehatxuak integratzea da, fabrikako produkzioaren antzeko ingurune bateko etapa eta prozesu ezberdinetan, baina eszenatoki erreal baten sortu daitezkeen ondorio kaltegarririk gabe. Kasu honetan, erlazionatutako helburuak hauek dira:
- Sektorean kontzientzia maila handitzeko, produkzio prozesuetan ziber-erasoek izan dezaketen eragina erakutsi.
- Eraso hauen aurrean, babeserako, detekziorako eta erantzuteko mekanismoak integratzea, garatzea eta balioztatzea.
- Enpresetako segurtasun arduradunei ekipo errealekin formatzeko ingurunea ematea
- Adimen artifizialeko eta analisi automatikoko teknikak aplikatzea mehatxuak detektatzeko.
- Horrez gain, proposatutako proba bankuak beharrezko kontzeptu probak ahalbidetuko ditu, enpresek beren produkzio-ereduak Industria 4.0 eskemara modu seguruan eboluzionatzeko. Modu honetan, besteak beste, ondorengo aspektuekin lotutako erabilera-kasuak agerian utziz:
- Bezeroak pertsonalizatutako ekoizpen pertsonalizatua
- Ekoizpen-kate adimentsuak, komunikatuak, aldakorrak eta modu autonomoan konfigura daitezkeenak
- Produktuen trazabilitate mekanismoak
- Ekoizpen prozesuari lotutako datuen bilketa eta azterketa

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Bezero aplikazioa produktua pertsonalizatzeko +

Software aplikazioa produkzio lerroak sortzen duen produktua pertsonalizatu ahal izateko, informazio hori sare korporatibora iritsiko delarik ekoizpenaren plangintzan sartzeko egokia denean.

Historizazio eta Analitika plataforma +

Sortutako datuak hodeian gordeko dira beharrezkoak diren segurtasun neurriak betez (zifratzea, anonimizazioa, transformazioa,…). Datu hauen tratamendua ere hodeian egingo da, instalazioan azpiegitura informatiko konplexua jarri eta mantentzea saihestuz.

Produkzio lerro adimenduna +

Produktu errealak ekoizteko beharrezkoak diren makina eta gailuak biltzen dituen produkzio-kate txiki bat zabaldu nahi da. Kate honek hainbat etapa izango lituzke, fabrikazio eta egiaztapen faseak barne.
Kate honen osagaiak MESarekin eta produktuarekin komunikatuko lirateke, produktu horri dagozkion ekintzak burutzeko, zeinak bezeroaren beharretara egokituko diren. Osagaiak OPC-UA protokoloaren bidez komunikatuko dira, aldi baterako sinkronizazioko TSN protokoloa erabiliz.
Ikuspuntu ekonomikotik, proposamenaren osagai nagusia produkzio katea da. Honen kostu altua, daukan garrantziarekiko proportzionala da. Produkzio ingurune erreal baten ingurune berdintsu bat izatea, aurretik aipatutako helburuak lortzeko modu bakarra da.
Produkzio kateak hardware, software eta komunikazio elementuak biltzen ditu.
Honako elementu hauek ere hemen sartuko dira:
MES
Ekoizpen prozesua maila gorenean kontrolatzen duen software modulua da, zer ekoiztu behar den adierazten du. Open Source MES baten erabilera baita inguruko MES komertziala gehitzeko aukera aztertzen ari da enpresetan eman daitezkeen aukera errealak balidatzeko asmoz. OT sareko perimetroan dagoen PC batean integratuta behar den software elementua da.
ERP
Kudeaketa korporatiboa erdian jartzeko aukera ematen duen software sistema da, bere barne hartzen ditu ekoizpenaren plangintza, gastuen kontrola, lehengaien inbentarioa eta trazabilitatea.

Ziber-segurtasuna azpisistemarena +

*Log-ak biltzeko agenteak
IT eta OT sareetako hainbat puntuetan instalatutako software elementu arinak dira. Sare hauetan martxan jarritako aplikazioei buruzko informazioa biltzea dute helburu, bai operatiboak, baita komunikaziozkoak eta baita segurtasunekoak ere. Printzipioz, Open Source Agenteen erabilera proposatzen da, software komertzial bat erabiltzeko beharrik ez bait da ikusten.
*Intrusioen detekzio eta prebentzio sistemak (IDS / IPS)
Ezohiko sare trafikoa detektatzeko aukera ematen duten software elementuak dira. Honetarako arau ezberdinak ezartzen ditu, trafikoa blokeatuz edo alarmak sortuz. Horrez gain, Host bezala IDS (HIDS) erabiltzea baloratuko da, Host jakin baten egoera kontrolatzeko eta bertan eman daitezkeen mehatxuak detektatzeko.
*SIEM sistema
Sistema eragilearen agenteen erregistroetan bildutako informazioa eta gertaerak biltzeko, zentralizatzeko eta korrelatzeko software sistema da. Horrek aukera ematen du informazioa denbora errealean aztertzeko, alertak abiarazteko edo mehatxuak hautemateko. Open Source zein ebazpen komertzialak ebaluatuko dira.
*Industria firewall-a
Sare tradizionalak (IT) eta produkzioko sareak (OT) bizikide diren produkzio inguruetako behar bereziei begira dagoen Hardware Firewall-a da. Berariazko Segurtasun Hardware bat da. Elementu honen bidez OT sarearen trafikoaren barne-monitorizazioa bermatuko du, baita honen interkonexioa OT sarearekin.
*IT Firewall-a
Firewall hau Internetetik datozen sarbideetatik babesteko erakunde baten behar orokorretan ardazten da. Produktu komertziala ingurua beste edozein enpresakoaren antzekoa izan dadin. Berariazko segurtasun Hardware-a da. Elementu honen bidez Interneteko sarrera eta irteera trafikoa monitorizatuko da. Hardware elementu bat da.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
378

Benchmarking, produktu edota zerbitzuen ebaluaketa edo egiaztapena

services book icon
376

I + G + B proiektuen laguntza-plataforma

services book icon
377

Trebakuntza

services book icon
379

Zibersegurtasun kulturaren sentsibilizazio edo sortzearen ekintzei laguntza

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

VICOMTECH

Mikeletegi Pasealekua, 57

20009 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, GIPUZKOA

Harremanetarako pertsona:

Raúl Orduna Urrutia

rorduna@vicomtech.org

imprimir

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad