IZENA IMH-ASMAOLA fabrikazio- prozesuen lantegia

AZALPENA

Zenbait produkzio-makina dituen mekanizazio-lantegia. Makina guztiak txirbil-harroketa bidezko fabrikazio-prozesukoak dira. Makina horiek prototipoak mekanizatzeko erabil daitezke, denborak eta kostuak optimizatzeko mekanizazio-proba esperimentaletarako, eta piezak, produktuak eta abar balidatzeko edo homologatzeko aurreserieak egiteko. Baina, gainera, Fabrikazio Gehigarriaren teknologiaren bidez egindako piezen postprozesaketarako ere erabiltzen dira; beraz, funtsean Fabrikazio Gehigarrirako diren aktiboen erabilera osatzen da.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Danobat LG-600-P2 artezteko makina zilindrikoa, barrualde eta kanpoaldeetarako

  • Danobat TM-750 multiprozesaketako mekanizazio-gunea, torneaketa horizontaleko platerarekin

  • Ibarmia ZVH 38/L 1600 multiprozesaketako mekanizazio-gunea, torneaketa horizontaleko eta bertikaleko platerekin

  • Kondia Seaska mekanizazio-gunea, 5 ardatzekoa, minutuko 24.000 birakoa eta +/- 0,005 mm-ko doitasunekoa (Dim. Pieza: 660x400x510) eta Kondia Seaska mekanizazio-gunea, 5 ardatzekoa, minutuko 24.000 birakoa eta +/- 0,005 mm-ko doitasunekoa (Dim. Pieza: 660x400x510)

  • ONA AF-35 hari bidezko elektrohigadura-makina. Ibiltarteak: 600x400x400 eta 120x120 UVan. Bereizmena: 0,001 mm

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Aktibo hauek mekanizazio-prozesuekin lotutako hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte, eta proiektu askotan erabili dira, bai berrikuntza-proiektuetan, bai industria-proiektuetan.

- Prozesuko denboren eta kostuen optimizazioa. - Balidatzeko aurreserien mekanizazioa. - IMHko makinen industrializazio-prozesuak zehaztea (bezeroaren produkzio-lantegiko produkzioa eten beharrik gabe) eta bezeroaren produkzio-lantegian ezartzea. - Ad hoc prestakuntza.

Fabrikazio Gehigarriaren teknologia osatzen duten mekanizazio-prozesuak

Fabrikazio Gehigarriaren bidez egindako erreferentzietan edo piezetan beharrezkoak diren postprozesaketa-mekanizazioko eragiketak burutzea.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IMH - Fundación para la Formación Técnica en Máquina-Herramienta/Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa
Harremanetarako pertsona:
Xabier Cearsolo Aramberri
cearsolo@imh.eus