IZENA Ikerketa-zelula robot-mekanizazioan

AZALPENA

Mekanizazioan robotika ikertzeko eta garatzeko zelula. 100 kg-ko karga nominala duen industri robot astun bat dauka (Stäubli TX2009), zeinak 14kW-ko elektroardatz bat, 24000 bira minutukokoa, HSK-F63 kono bat eta hozgarri likidoa dauzkan. Mahai birakari bat ere badauka, 1500 kg arteko piezak mugimenduan biratzeko ahalmenarekin, robotarekin interpolatuta, eta 6 erreminta desberdinetarako kargagailu automatiko bat. Zelula G kodearen bitartez programatzen da eskuz edo CAD/CAM Autodesk Delcam PowerMill Roboten bitartez. Horrez gain, eredu zinematiko eta dinamiko bat dauka Matlaben/Simulinken, "biki birtual" gisa. Prozesuko datuak monitorizatzeko eta analisirako sistema bat dauka lainoan, eta prozesua denbora errealean kontrolatzeko sistema bat ere bai, zeina Matlaben edo Simulinken programatu daitekeen.

Aplikazio-eremuak

Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • 6 erremintarainoko aldagailu automatikoa, erremintaren luzerako kalibratzaile automatikoarekin

    1450 mm diametroko mahai birakaria, 1500 kg gehienezko karga.

  • CAD CAM Autodesk Delcam PowerMill Robot programazio softwarea, SRS Staubli simulagailua, eta in situ operaziorako ukimen panela.

  • OPC DA/UA, MT Connect, Modbus TCP, Profinet, Profibus, I/O-Link, SQL, ODBC, XML, API Rest, MQTTekin monitorizazioa eta hodeiko analisia

  • Prozesu-monitorizaziorako sentsoreak: indarra, dardara, posizioa, termografia, ikusmen artifizial dimentsionala, azaleraren-zimurtasuna, etab.

  • Stäubli TX200 Robot industriala (unitate 1, 100 kg karga nominala)

    14 kW-tako ardatz elektrikoa, 24000 rpm, hozte likidoa, HSK-F63 erreminta-euskarria, hainbat metal gogor eta diamante tresnak.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Pieza metaliko eta ez metalikoen mekanizazio robotikoaren ikerketa

Aluminio, konposite, karbono, beira-zuntza, polimero, reina eta are materialetako piezen fresaketa, zulaketa, berkanteatze eta torneaketaren bideragarritasun-azterlana, saiakerak eta emaitzen analisia

Zelula robotiko eta roboten programazio eta simolazioen ikerketa

CAD CAM robotiko eta zinematiko zein dinamiko simulazio programazioan saiakerak, hezkuntza eta emaitzen analisia.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IDEKO S.C.
Harremanetarako pertsona:
Asier Barrios
abarrios@ideko.es