Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Ikerketa-zelula robot-mekanizazioan

AZALPENA

Mekanizazioan robotika ikertzeko eta garatzeko zelula. 100 kg-ko karga nominala duen industri robot astun bat dauka (Stäubli TX2009), zeinak 14kW-ko elektroardatz bat, 24000 bira minutukokoa, HSK-F63 kono bat eta hozgarri likidoa dauzkan. Mahai birakari bat ere badauka, 1500 kg arteko piezak mugimenduan biratzeko ahalmenarekin, robotarekin interpolatuta, eta 6 erreminta desberdinetarako kargagailu automatiko bat. Zelula G kodearen bitartez programatzen da eskuz edo CAD/CAM Autodesk Delcam PowerMill Roboten bitartez. Horrez gain, eredu zinematiko eta dinamiko bat dauka Matlaben/Simulinken, "biki birtual" gisa. Prozesuko datuak monitorizatzeko eta analisirako sistema bat dauka lainoan, eta prozesua denbora errealean kontrolatzeko sistema bat ere bai, zeina Matlaben edo Simulinken programatu daitekeen.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

1450 mm diametroko mahai birakaria, 1500 kg gehienezko karga.

14 kW-tako ardatz elektrikoa, 24000 rpm, hozte likidoa, HSK-F63 erreminta-euskarria, hainbat metal gogor eta diamante tresnak.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
8

Pieza metaliko eta ez metalikoen mekanizazio robotikoaren ikerketa

services book icon
9

Zelula robotiko eta roboten programazio eta simolazioen ikerketa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IDEKO S.C.

Harremanetarako pertsona: Asier Barrios

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top