IZENA Hotzeko Forjaketako prozesuen balidazio eta optimizaziorako laborategia

AZALPENA

Laborategia, Migel Altuna lanbide heziketako ikastetxean kokatuta dagoena, hotzeko forjaketako prozesuen balidazioa eta/edo optimizazioa burutzeko ekipamendu eta baliabidez hornitua dago. Hotzeko prozesuen lehen diseinuak FEM simulazio bidez egiaztatzen dira. Balidazio experimentala burutzeko hainbat gailu eta tresnaz hornituta gaude, aldagai anitz neurtu eta monitorizatu daitezkeelarik: kargak, lubrikatzaileen efektuak, materialen fluxua, marruskadura baldintzak, erremitna multzoen egokitasuna, piezen transferentzia eta abar. Froga ia industrialak burutzeko gaitasuna daukagu, lortutako emaitzak benetako produkzio baldintzetan lortutakoekin konparagarriak izan daitezen.

Aplikazio-eremuak

Fabrikazio prozesuak

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • FEM simulazio softwarea. Simufact. Forge.

    Forge eta Simufact FEM softwarearen bidez forjako prozesuetan hainbat parametroren eragina aztertzen da, lortu nahi den osagaiaren fabrikazio optimizatzeko eta baita erreminten bizitza hobetzeko ere.

  • Laminazioaz hariztatzeko makina

    Laminazio bidez hariztatzeko Diregi makina.

  • Multistage progressive cold forging press

    5 estazioko Sacma SP260 prentsa horizontalan, 10 mmko ebaketa diamteroarekin. Estazio guztietan esfortzuak neurtzeko sentsoreekin ekipatuta.

  • Screw press for hot forging.

    300Tnko FPM torloju prentsa, aluminio eta latoirako beroko forjaketarako.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Hotzeko forjaketako eragiketa konplexuak baliozkotzea

Forjaketa-eragiketa konplexuak probatzea, baldintza errealetan, bai eragiketa bakarrean bai hainbat etapatan, erreminta multzoa eta prozesuaren kontzeptua baliozkotuz. Ekoizpen-sekuentziaren diseinua bezeroak optimizatu dezake, edo zerbitzuaren barruan.

Hotzeko forjaketako prozesuen modelizazioa

Simulazio numeriko bidez hotzeko forjaketa prozesuen optimizazioa. Hotzeko forjaketako materialen karakterizazioa simulaziorako, konpresio saiakuntza bidez. Erreminten esfortzu distribuzioen azterketak.

Lubrikazio sistemen portaeren azterketa hotzeko forjaketa prozesuetan.

Lubrikazio olioen portaeraren azterketa hotzeko forjaketa prozesuetan. Olio desberdinek konformagarritasunean duten eraginaren azterketa.

Material desberdinen forjagarritasunaren azterketa

Altzairu aleatu, herdorgaitz eta aluminio aleazioen forjagarritsunaren azterketa giro tenperaturan, konpresio saiakuntza bidez

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
Tknika Centro de Investigación e Innovación de la Formación Profesional de País Vasco.
Harremanetarako pertsona:
Jon Mirena Labaka
jlabaka@tknika.eus