IZENA Gainazalaren ikuskatzeko eta 3D dimentsioak neurtzeko sentsore anitzeko zelula robotiko malgua

AZALPENA

Ikuskapen zelula malgu honek pieza industrialen neurketa dimentsionalak eta gainazaleko ikuskapenak egiteko aukera ematen du. Pieza hauek forma bolumetrikoa izan dezakete eta gainazala mate edo distiratsuak izan daitezke. Piezen gutxi gorabeherako gehienezko bolumena 50 mm x 50 mm x 100 mm izan daiteke. Teknologiaren arabera 50 mm x 50 mm x 200 mm-ra ere irits daiteke. Sistema kudeatzeko programa bat eskaintzen du, ikuskapen-eskakizunen programazioa erraztuko duena. Horretaz gain 3D eta 2D ikuskapen teknologien bideragarritasuna denbora gutxian aztertzea ahalbidetzen du. Erabilitako teknologiak egokiak dira produkzio-lerroetan erabiltzeko.

Aplikazio-eremuak

Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

Robot bidezko kalitate kontrola

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • 3D laser eskanerra

    Postu hau neurketa dimentsionalak gauzatzeaz arduratzen da. Gainazal matea duten piezentzako egokia da. Neurriak 35umko zehaztasunez egitera irits daiteke.

  • Deflectometria postua

    Postu hau gainazal distiratsua duten azaleko ikuskapena gauzatzeaz arduratzen da, 20um baino gutxiagoko akatsak identifikatzeko gai izanik.

  • Gizaki Makina Interfazea (GMI)

    GMI-ak ikuskapen-eskakizunak zehazteko eta zelulako eginkizunak kontrolatzen aukera ematen du. Horrez gain, eskakizun berriak sartzea errazten du.

  • Photometric Stereo postua (Trevista Surface)

    Postu hau gainazal matea duten azaleko ikuskapena gauzatzeaz arduratzen da. 3Dko ikuskapena minutu bakoitzeko gehienez 200 pieza abiatzeko aukera ematen du.

  • Robot (Stäubli TX 60)

    Piezak biltzea eta ikuskapen postuaren aurrean jartzea arduratzen da.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Bideragarritasun teknikoaren analisia

Bezeroak zehaztutako akats edo neurketa beharrak lortzeko mugak aztertzea

Demoak / teknologiara hurbilpena

Zelula flexiblearen neurtzeko gaitasunen erakusketa

Formazioa

Formazioa maila ezberdinetan: Langile, Ingeniaritza, Doktoretza, Lanbide Heziketa

Kontzeptuaren egiaztapena

Konfigurazio eta lan-ziklo posibleen saiakuntza azkarrak, behin betiko ikuskapena eta neurketa konponbidea ebaluatzeko.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
Mondragón Goi Eskola Politeknikoa JMA SCoop
Harremanetarako pertsona:
Nestor Arana Arexolaleiba
narana@mondragon.edu