basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

Fidagarritasun Mekanikoko eta Egitura Osotasuneko Unitatea

AZALPENA

Materialak eta osagaiak mekanikoki ezaugarritzeko ekipoak daude. Saiakuntzetan karga dinamikoak sartzen dira, deformazio-abiadura baxuetatik (1 µm/orduko, termofluentzia edo tenperatura altuko creep saiakuntzetan ohikoa) 14 m/s-ko abiaduretaraino (talka-saiakuntzak). Saiakuntza hauen maiztasunak hainbat minututan ziklo batetik (neke termomekanikoko saiakuntzetan) 200 Hz-raino (nekeko makina erresonanteetan) hartzen ditu.

Kargak uniaxialak (tentsio-konpresioa) edo biaxialak (tentsio-konpresioa gehi tortsioa) izan daitezke, nitrogeno likido tenperaturatik (77 k) 1200 ° C-rainoko tenperatura-tartean (dagozkion histeresi kurbak lortuz).

S-N kurbak zehazten dira (tentsioa vs. ziklo kopurua edo denbora), bai materialetarako, bai osagai edo egituretarako.

Aztertzeko, FIB bidez mikra gutxi batzuen mikroakats artifizialak sar daitezke nahi den posizioan. Substratu baten eta pelikula mehe edota estaldura baten arteko fasearteak ezaugarritu daitezke, atxikipen-energia eta faseartearen zailtasuna zehaztuz. Pitzadurak oso goiz detektatzeko termografia infragorria dago, 100 µm-ko bereizmenarekin.

Geratzen diren bizi zikloak eta ziklo totalak kalkulatzen dira, hondar-tentsioen efektua kontuan hartuz. Hondar-tentsioak X izpien difrakzioaren bidez neurtzen dira, eta eskala mikroskopikoan dauden hondar-tentsioak FIB-DIC teknikaren bidez.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

FIB bidezko mikromekanizazio, Quanta 3D FEG +

FIB bidezko mikromekanizazio, Quanta 3D FEG

Máquina de fatiga electromecánica (1 µm/h), Instron 8562 +

Neke-makina elektromekanikoa (1 µm/h), Instron 8562

Nano-indentazio makina eta Triboindentatzailea, Hysitron +

Nano-indentazio makina eta Triboindentatzailea, Hysitron

Neke-makina serbo-hidraulikoa, Instron, ± 250 kN +

Neke-makina serbo-hidraulikoa, Instron, ± 250 kN

Trakzio-tortsio neke-makina serbo-hidraulikoa, Instron 8874 +

Trakzio-tortsio neke-makina serbo-hidraulikoa, Instron 8874

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
606

Akatsen analisia

services book icon
616

Bizi-iragarpena

services book icon
617

Elkarguneak ezaugarritzea

services book icon
612

Propietate mekanikoen neurketa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

CEIT

,

Harremanetarako pertsona:

Antxon Martín Meizoso

imprimir

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad