IZENA Eskaneaketarako eta ZDM fabrikaziorako robot kartesiarra M3 softwarrarekin

AZALPENA

Vulkan piezen neurketarako, eskaneaketarako eta digitalizaziorako robot kartesiar bat da. Horrela Innovaliak, ZDM kontzeptua bultzatzen du eta fabrikazioan eta produkzioan kalitate-kontrola bermatzen du. Gaur egun fabrikazio prozesuetan kalitate-kontrola pieza bukatu ostean egiten da. Produkzio prozesuan zehar ezin da inolako korrekziorik egin desbiderapen bat badago. Hori dela eta, piezek tolerantziak edo eskakizunak ez badituzte betetzen, piezak atzera bota beharra dago. Fabrikazio prozesuan Vulkan aktiboaren integrazioarekin ekoizpen zikloan zehar piezak monitorizatu daitezke eta piezaren egoeraren erreferentzia zehatzagoak eta eguneratuagoak eduki daitezke. Horrela, ekoizpenaren kontrola handitzen da eta piezen ezeztatzea txikitzen da. Vulkanri esker, robot eta 3D eskaneaketari esker, produkzioaren inspekzioan eta piezen kontrol dimentsionalean kalitate maila egokia bermatzen da. Zurruntasun handiko egitura duen beso horizontaldun makina bat da. M3 Software Errendimendu altuko softwarea puntu hodeiak hartzeko eta analizatzeko. M3 puntu hodeiak eskaneatu eta kudeatu egiten ditu era arin, eraginkor eta errez batean. Geometrien extrakzio prozesua Eskaneaketa prozesuarekin lortutako datuen prozesamendua, puntu hodeiak inportatzean, hartutako datuen zarata txikitzean eta puntu kopurua txikitzean datza. Prozesu hauek aurredefinitutako filtro batzuen bidez egiten da. Prozesu honekin puntu hodei ezberdinak konbinatu daitezke. Prozesamenduarekin puntu hodei konbinatuak lortzen dira, garbiak eta formatu egokian.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Cabezal con punta de contacto
  • M3 server

    M3 server, M3-ren datu baseak VPX(Virtual Part Exchange) estandarra erabiltzen du. Estandar honekin informazioa gorde, trukatu eta filtratu daiteke efizientzia handiz, datu basea zuzenean softwarearekin eta eskaneaketa sistemarekin konektatuz.

  • Sensor óptico OptiScan
  • Software M3
  • Vulkan Gage

    Vulkan, Egitura solidodun altzairuzko robot kartesiarra beso horizontalduna

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Emaitzen analisia

Innovaliaren M3 softwareari esker pieza errealaren eta teorikoaren arteko desbiderapena ikusi daiteke. M3 Analytics SPC softwarari esker emaitzen analisi estatistikoa egin daiteke.

Formazioa

Ikastaro presentzialak teknologia hibridoan kontrol dimentsionalari buruz eta emaitzen analisian.

Puntu hodeien analisia

Innovaliak puntuak hartzeko eta analizatzeko errendimendu handiko softwarea garatzen du. Konpatiblea da neurketa sistema ezberdinekin.

Robot bidezko neurketa eta kalitate kontrola

Vulkan robotarekin hainbat soluzio eman daitezke piezen digitalizazioan, alderantziko ingenieritzan eta doitasun handiko neurketan.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
ASOCIACIÓN DE EMPRESAS TECNOLÓGICAS INNOVALIA
Harremanetarako pertsona:
Alicia González Cabestreros
agonzalez@innovalia.org