Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Eskaneaketarako eta ZDM fabrikaziorako robot kartesiarra M3 softwarrarekin

AZALPENA

Vulkan piezen neurketarako, eskaneaketarako eta digitalizaziorako robot kartesiar bat da. Horrela Innovaliak, ZDM kontzeptua bultzatzen du eta fabrikazioan eta produkzioan kalitate-kontrola bermatzen du.
Gaur egun fabrikazio prozesuetan kalitate-kontrola pieza bukatu ostean egiten da. Produkzio prozesuan zehar ezin da inolako korrekziorik egin desbiderapen bat badago. Hori dela eta, piezek tolerantziak edo eskakizunak ez badituzte betetzen, piezak atzera bota beharra dago.
Fabrikazio prozesuan Vulkan aktiboaren integrazioarekin ekoizpen zikloan zehar piezak monitorizatu daitezke eta piezaren egoeraren erreferentzia zehatzagoak eta eguneratuagoak eduki daitezke. Horrela, ekoizpenaren kontrola handitzen da eta piezen ezeztatzea txikitzen da.
Vulkanri esker, robot eta 3D eskaneaketari esker, produkzioaren inspekzioan eta piezen kontrol dimentsionalean kalitate maila egokia bermatzen da.
Zurruntasun handiko egitura duen beso horizontaldun makina bat da.
M3 Software
Errendimendu altuko softwarea puntu hodeiak hartzeko eta analizatzeko. M3 puntu hodeiak eskaneatu eta kudeatu egiten ditu era arin, eraginkor eta errez batean.
Geometrien extrakzio prozesua
Eskaneaketa prozesuarekin lortutako datuen prozesamendua, puntu hodeiak inportatzean, hartutako datuen zarata txikitzean eta puntu kopurua txikitzean datza. Prozesu hauek aurredefinitutako filtro batzuen bidez egiten da. Prozesu honekin puntu hodei ezberdinak konbinatu daitezke. Prozesamenduarekin puntu hodei konbinatuak lortzen dira, garbiak eta formatu egokian.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

M3 server, M3-ren datu baseak VPX(Virtual Part Exchange) estandarra erabiltzen du. Estandar honekin informazioa gorde, trukatu eta filtratu daiteke efizientzia handiz, datu basea zuzenean softwarearekin eta eskaneaketa sistemarekin konektatuz.

Vulkan, Egitura solidodun altzairuzko robot kartesiarra beso horizontalduna

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
393

Emaitzen analisia

services book icon
394

Formazioa

services book icon
392

Puntu hodeien analisia

services book icon
391

Robot bidezko neurketa eta kalitate kontrola

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

ASOCIACIÓN DE EMPRESAS TECNOLÓGICAS INNOVALIA

Harremanetarako pertsona: Alicia González Cabestreros

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top