• eu
  • es
  • en
  • (Elektro)kimikaren bidezko gainazal akaberarako planta-pilotu erdi-industriala

    (Elektro)kimikaren bidezko gainazal akaberarako planta-pilotu erdi-industriala, AM-z sortutako geometria konplexuetako pieza metalikoen gainazaleko zimurtasuna %60an jeistea ahalbideratzen duena, hau kontrolatzeko edo murrizteko. Sortu berriko gainazala garbia dago, distiratsua da eta erraz garbi daiteke. Aktibo honen bidez, pieza jakin baten zatiak mekanizatu daitezke ere. Planta pilotuak ondorengo ezaugarriak ditu: • 250 L arteko kubak, hainbat osagarriekin: berogailuak, hozteko serpentinak, mugimendu mekanikoa, aire bidezko agitazioa, aurkako elektrodoak leku ezberdinetan jartzeko ahalmena, elektrolito-maila neurtzeko sonda, estalkia eta aspirazio sistema. • Tentsio/intentsitatea tarte zabaletan aplikatzeko gai diren errektifikatzaileak. • Gainazalaren zimurtasuna neurtzeko ekipamendua (gaur egun, off-line motakoa; in-line motako ekipamendua eskuratzeko asmotan). • Gainazalaren karakterizazio osagarria egiteko ekipamendua (termografia, korrosioa, bustitzeko ahalmena, distira, masa galera, piezaren geometria aldaketak, etab.). • Simulazio elektrokimikoa egiteko software-a eskuratzeko asmotan. Prozesuaren hasierako parametroak azkar ezagutzeko, baldintzen, geometriaren eta gerora post-prozesatzeko materialaren arabera. • Planta pilotu elektrokimikoa kontrolatzeko eta monitorizatzeko software-a eskuratzeko asmoz. Softawe-a MES batekin konekzioa errezteko erabiliko da eta MES-aren bidez pieza fabrikatzeko planta osoa kudeatu ahal izango da. Aktibo hau beste bi aktiboekin (CID.002 eta CID.003) konbinatu ezkero, fabrikazio gehigarriz (AM-z) sortutako piezen post-prozesurako planta oso bat edukitzea ahalbidetzen da eta, gainera, baldintza ezberdinak behar dituzten pieza metalikoak, eta geometria oso desberdinetakoak tratatzeko erabil daiteke (%ko 95erainoko leuntasun murrizketak lor litezke).

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Elektrolitoa kontrolatzeko eta birziklatzeko ekipamendua
    • Errektifikatzaileak
    • Gainazaleko zimurtasuna neurtzeko ekipamendua
    • Kuba elektrolitikoak
    • Prozezu elektrokimikoak simulatzeko software-a

    Ámbitos de aplicación

    Post-prozesua

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Eskalatzerako aholkularitza eta industria bideragarritasun azterketa.

    Aktibo honekin garatutako prozesuen industria bideragarritasun azterketa teknikoa eta ekonomikoa.

    Fabrikazio gehigarriz sortatuko piezen post-prozesuen garapena eta optimizazioa. Prototipoen lorbidea.

    abrikazio gehigarriz sortatuko pieza metalikoen zimurtasunaren kontrola (zimurtasuna %60 arte jeitsi daiteke; halaber, %95eko zimurtasun jeitsiera lor daiteke aktibo hau beste aktiboekin konbinatu ezkero). Gainazal garbiketa: Prozesu elektrolitikoez tratatutako gainazalak ez dute sustantzia kutsakorrik. Korrosioarekiko erresistentziaren hobekuntza: Gainazal akaberarako prozesu elektrolitikoek korrosioarekiko erresistentzia hobetzen dute altzairu herdoilgaitzetan.

    Prozesuen monitorizazioa eta kontrola

    Planta pilotu elektrokimikoa kontrolatzeko eta monitorizatzeko software-a eskuratu ondoren, post-prozesurako planta fabrikazio gehigarriz sortzeko piezen plantarekin konektatuta egotea bideratuko da.

    Training

    Post-prozesu eta gainazal akabera teknologietan prestakuntza praktikoa eta teorikoa

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    CIDETEC
    Harremanetarako pertsona:
    Gemma Vara Salazar