IZENA DANOBAT LG-600-B2 doitasun handiko artezteko makina

AZALPENA

DANOBAT LG-600-B2 doikuntza handiko artezteko makina bat da, kanpoaldean eta barnealdean artezketa eragiketak egiteko. Granito naturaleko bankadak eta motor linealek aplikazio zorrotz horietarako beharrezkoak diren doikuntza eta egonkortasun termikoa ematen dituzte. 140 m/s-ra arteko abiadura periferikoan lan egiteko aukera ematen du ahalmen handiko harri urratzaileekin eta 60 m/s-ra artekoan harri urratzaile konbentzionalekin. Makinaren konfigurazioari dagokionez, X ardatzak mugimendu erradiala definitzen du, eta Z ardatzak berriz mugimendu axiala, biak ere motor linealek eraginda eta erregela optikoen bidez kontrolatuta. B ardatza ere badu harriaren posizioa konfiguratzeko. DANOBATek garatutako DOGRING elkarrizketazko softwarea du, erraz erabiltzen dena, artezketa-eragiketak programatzeko. Gainera, harriak automatikoki orekatzeko sistema dauka.

Aplikazio-eremuak

Artezketa eta akabera prozesoak

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • DANOBAT LG-600-B2 artezketa-makina unibertsala FILBER etxeko hozgarriarentzat tratamendu-ekipamenduarekion: banda iragazlea eta danbor bereizle magnetikoa

    DANOBAT LG-600-B2 artezketa-makina unibertsala FILBER etxeko hozgarriarentzat tratamendu-ekipamenduarekion: banda iragazlea eta danbor bereizle magnetikoa

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Aktiboa erabiltzea saiakuntza-banku gisa, proba esperimentalak egiteko

Artezketa- eta diamantaketa-proba esperimentalak egitea, prozesu-datuak lortzeko, hala nola prozesuaren errendimendua, harrien eta diamanteen errendimenduen konparazio-azterketa, estatistika-prozesuaren azterketa, etab.

Artezketa-parametro egokiak bilatzea, industria-erabileretarako

Artezketa-prozesuak aztertzea eta parametro egokiak bilatzea, industria-erabilera jakinetan prozesuaren errendimendua hobetzeko.

Prestakuntza espezifikoa enpresetako teknikarientzat

Artezketa-teknologiarekin lotutako prestakuntza-jarduerak, enplegurako prestakuntzaren bidez emanak, enpresetako teknikarientzat, teknikarien gaitasunak hobetzeko.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IMH - Fundación para la Formación Técnica en Máquina-Herramienta/Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa
Harremanetarako pertsona:
Xabier Cearsolo Aramberri
cearsolo@imh.eus