Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

DANOBAT LG-600-B2 doitasun handiko artezteko makina

AZALPENA

DANOBAT LG-600-B2 doikuntza handiko artezteko makina bat da, kanpoaldean eta barnealdean artezketa eragiketak egiteko. Granito naturaleko bankadak eta motor linealek aplikazio zorrotz horietarako beharrezkoak diren doikuntza eta egonkortasun termikoa ematen dituzte. 140 m/s-ra arteko abiadura periferikoan lan egiteko aukera ematen du ahalmen handiko harri urratzaileekin eta 60 m/s-ra artekoan harri urratzaile konbentzionalekin.
Makinaren konfigurazioari dagokionez, X ardatzak mugimendu erradiala definitzen du, eta Z ardatzak berriz mugimendu axiala, biak ere motor linealek eraginda eta erregela optikoen bidez kontrolatuta. B ardatza ere badu harriaren posizioa konfiguratzeko.
DANOBATek garatutako DOGRING elkarrizketazko softwarea du, erraz erabiltzen dena, artezketa-eragiketak programatzeko. Gainera, harriak automatikoki orekatzeko sistema dauka.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

DANOBAT LG-600-B2 artezketa-makina unibertsala FILBER etxeko hozgarriarentzat tratamendu-ekipamenduarekion: banda iragazlea eta danbor bereizle magnetikoa

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
323

Aktiboa erabiltzea saiakuntza-banku gisa, proba esperimentalak egiteko

services book icon
322

Artezketa-parametro egokiak bilatzea, industria-erabileretarako

services book icon
321

Prestakuntza espezifikoa enpresetako teknikarientzat

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IMH - Fundación para la Formación Técnica en Máquina-Herramienta/Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa

Harremanetarako pertsona: Xabier Cearsolo Aramberri

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top