• eu
  • es
  • en
  • Cyber-Range Laborategia

    Cyber-range-a, langileen prestakuntzarako eta zibersegurtasuneko teknologiaren ikerketa eta garapenerako erabiltzen den ingurune birtual bat da. Cyber-rangek IT / OT sistemen egonkortasuna, segurtasuna eta errendimendua indartzen laguntzen duten tresnak biltzen ditu. Ikuspegi fisiko batetik, cyber-rangek kontrolatzen duen Security Operations Center (SOC) bat antolatzeko gela bat dugu eta baita ere prestakuntza/trebakuntza eta ikerketako ariketak egiteko beste gela bat.SOCek, IPS IDS eta SIEMS erasoak monitorizatzeko eta prebentziorako software bat du, ziber-ariketen eta cyber-rangeak gainbegiratzeko. Bigarren aretoak ariketetan parte hartzen duten pertsonen ”(ikasle edo ikertzaile) konputagailuak, pantailak, eta sistemako informazio duten bideos-sistemak-ak dauzka hormetan eta baita lanean ari den IT / OT sareko eszenatoki desberdinak errepikatzeko erabili nahi den ekipamendu fisikoa ere. Heziketa/prestakuntzari dagokionez, cyber rangek, Capture The Flag (CTF) edo Red-VS-Blue motako ariketak egiteko aukera ematen du. CTF bat taldetan oinarritzen den erronka zibernetiko bat da; normalean, 10-20 talde (talde batek lau lagun inguru izaten ditu) zerbitzariei eraso egiten lehiatzen dira eta kontrolatzea lortuz gero puntuak lortzen dituzte. Red-VS-Blueko ariketetako kasuan, talde bi sortzen dira: sistema erasotzen duena eta defendatzen duena. Ariketetako gelaren konfigurazioa beraz malgua da era bateko zein besteko ariketetarako, konfiguratu izan ahal dadin.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • CYBER RANGE MASTER ROOM
    • SECURITY OPERATIONS CENTER (SOC)

    Ámbitos de aplicación

    Aktiboen babesa

    Aktiboen berreskurapena

    Erasoen aurreko erantzuna

    Erasoen detekzioa

    Mehatxu eta arriskuen identifikazioa

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Cyberrange produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea

    Red Team, Blue Team eta White Team moten eta konbinatuen ingurune industrialetan cyberrange agertokien definizio eta exekuziora zuzendutako produktu berrien probak egitea.

    Entrenamendu praktikoa zibersegurtasunean

    Ziberariketak egitea cyberrange ingurune batean, prestakuntza praktikoa lortzeko zibererasoan, ziberdefentsan eta taktika forentseetan, bai maila indibidualean, bai talde mailan eta bai lehiakorrean.

    Entrenamendua cyberrange-etan

    Cyberrange-en hastapenak, motak eta egin daitezkeen ariketak, cyberrange ingurunean ziberariketa praktiko bat eginez.

    Segurtasun produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea

    Antzemateko, erantzunerako, erresilientziarako eta berreskurapenerako zibersegurtasun produktu berrien probak egitea.

    Zibersegurtasuneko proba eta demostrazio ingurunea produktu edota prozesuari buruz ingurune kontrolatu batean

    Produktu edota prozesu berrien zibersegurtasun probak egitea, horien gainean cyberrange agertokien definizioa eta exekuzioa eginez, Red Team, Blue Team eta White Team motakoak eta konbinatuak. Cyberrangeak egin daitezke Sare Elektrikoko Zibersegurtasunaren aktiboaren gainean eta Blockchain-en aktiboaren gainean.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
    Harremanetarako pertsona:
    Ana Isabel Ayerbe Fernandez-Cuesta