Fabrikazio gehigarria piezak eta produktuak ekoizteko eredu berri bat da. Fabrikazio Gehigarriak (Additive Manufacturing (AM) nazioartean) eskala mikrometrikoan manipulatzen du materiala eta modu oso zehatzean ezartzen du material hori elementu solido bat eraikitzeko.
Teknologia asko daude piezak printzipio horren arabera fabrikatzeko, eta horrek beste iraultza industrial bat eragin du. Aukera ematen du tresnarik ez erabiltzeko, gizakiak imajinatu (eta marraztu) dezakeen edozein geometria erreproduzitzeko edo kontsumitzailearen eskaera aldakorrei unean uneko erantzunak emateko. Horrelako abantailei esker, AM funtsezko pieza bilakatu da herrialde garatuenetako industriaren etorkizunerako.
Euskadin AM gaitasun handiak ditugu, eta horregatik sortu da Fabrikazio Gehigarriaren arloko gune bat Basque Digital Innovation Hub sarearen barruan. Gune horretan, esparru horretako gaitasunak dituzten zientzia eta teknologia arloetako agente garrantzitsuenek elkarlanean dihardute ETEen beharrizanetara ongien egokitzen den zerbitzua eskaintzeko.
Enpresen esku jartzen ditugu azpiegiturak,
ekipoak eta ezagutza
AM/3D Printing prozesua
Fabrikazio gehigarriko aktiboak eskuratzearekin eta eskakizun zehatz batzuen araberako produktuak/osagaiak garatzeko prozesuei, teknologiari nahiz teknologiaren erabilpenari buruzko ezagutzekin lotutako zerbitzuak. Zerbitzu horiek lotura estua dute guneko aktibo fisikoekin eta horiekin erlazionatutako sistemekin.
Alberto Echeverria
IK4-LORTEK
aetxeberria@lortek.es
943 88 23 03
Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera hauei,
eta zure 4.0 bitartekariak zure premiarentzako konponbide onena aurkeztuko dizu.