Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Atomizagailua

AZALPENA

Aktibo hau Hermiga 3Vl Atomizagailua da, eta urtutako metal-zurrusta hauts-partikuletan bilakatzen du, uraren edo gas baten presio altuko atomizazioa eginez. Aurrez, urtutako metala (galda) metal puru eta aleazio metaliko anitza indukzio bidez urtzean lortzen da, hutsean edo atmosfera kontrolatuan (VIM sistema). Aktiboaren kapazitatea 3kg/zikloko da, eta 1850 °C arte berotutako galdarekin lan egiten du. Galda hori fluxu-baldintza ezberdinetan atomiza daiteke -gas/ura presioa, bulkada, gainberotutako presioa, haizebideen diseinua, atomizazio-inguruaren abiadura... Atomizagailua jatorriz merkaturatutakoa da, baina Ceit zentroan moldatu da bertako garapenen bidez, bai uraren, bai gasaren bertsioetan. Hauek izan dira moldaketa horien helburuak: partikularen neurriaren banaketa kontrolatzea, xedearen arabera hauts finaren banaketa zabalagoa edo estuagoa egiteko; partikulen forma (esferikoak gas-atomizazioan, esferikoak edo irregularrak ur-atomizazioan) eta berauen akatsak (sateliteak, barne-porositatea, jarioak, oxigeno-edukia, ezpurutasunak).

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
242

Hauts ez-estandarraren ekoizpena. Osaera berrien garapena

services book icon
241

Hauts metalikoaren ekoizpena

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

CEIT

Harremanetarako pertsona: Jose Manuel Martín García

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top