• eu
  • es
  • en
  • Askotariko prozesuetarako zentro hibridoa (mekanizazioa + LMD), 5 ardatzekoa: ZVH Add+process

    ZVH Multiprocess 45/1600 Add+Process mekanizazio-zentroa, Ibarmia etxekoa, produktibitate handiko 5 ardatzekoa, mahai finkoko eta habe mugikorreko arkitektura duena, eta ahalmen hauek dituena: torneaketak (plater horizontalarekin: øiraulketa = 750 mm; plater bertikalarekin: øiraulketa = 1100 mm), mekanizazioa (5 ardatzekoa; A+B eta B+C) eta fabrikazio aditiboa (LMD-hautsa; X/Y/Z eta B ibilbideak: 1600/800/900 mm eta ±105º. LMDn, ±45º). PowerMill® CAM komertzialaren bidez ibilbideak programatzea eta simulazioak egitea. Pieza amaitua neurtzea argi egituratuaren bidez.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • 4 bideko LMD YC52 burua, Precitec etxekoa
    • Argi egituratuko teknologiarekin dabiltzan kamerak, piezak neurtzeko
    • FL030 MM(FFC/FFS) laser-iturria, 3kW-eko zuntza duena, Rofin etxekoa, Lotec hozte-sistemarekin.
    • Kamera termografikoa, OPTRIS etxekoa, bainu urtua monitorizatzeko (tenperatura-tartea: 1.000-2.000 °C)
    • ZVH Multiprocess 45/1600 Add+Process mekanizazio-zentroa, Ibarmia etxekoa

    Ámbitos de aplicación

    3D/AMrako materialak

    AM Digital Chain. Kate digitala

    AM prozesuen balidazioa

    AM/3D Printing prozesua

    Post-prozesua

    Teknologia eta prozesu laguntzaileak

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Balio erantsi handiko piezak berreskuratzea edo konpontzea

    Argi egituratuaren bidez akatsa hautematea, mekanizazioz saneatzea, laser bidezko ekarpena, eta amaierako mekanizazioa. Konpontzeko/Berreskuratzeko prozesua automatizatzeko ahalmena.

    Fabrikazio aditiboko produktu berriak garatzeko eta balidatzeko aholkularitza-zerbitzua ematea

    LMD bidezko fabrikazio aditiboko ekipo, sentsore eta osagarri (3Dko neurketa-eskanerrak, ekarpen-buruak postprozesadoreak, simulagailuak, etab.) berrien integrazioa, ebaluazioa eta haiek hobetzeko aholkularitza-zerbitzua.

    LMD bidez geometrien edo pieza osoen ekarpena egitea eta amaierako mekanizazioa

    Parametroen optimizazioa, ibilbidearen programazioa eta simulazioa, pieza osoak edo geometria jakinak 3Dn fabrikatzea, bukaera-mekanizazioa eta pieza neurtzea

    LMD bidez piezak estaltzea

    Parametroak optimizatzea eta materialak bilatzea, higadura handiko zatietako propietateak (gogortasuna, higadura) hobetzeko.

    LMDrako datu-baseak eta eredu geometrikoak garatzea.

    Ekarpen-materialaren geometria eta prozesuko parametro monitorizatuak erlazionatzen dituzten datu-baseak eta ekarpen-ereduak garatzea.

    Material berriak (hautsa) balidatzea

    Hautsaren ezaugarriak zehaztea, hauts berrien prozesagarritasuna baliozkotzea LMD teknologiaren bidez, LMD bidez prozesatu ondoren lortzen diren propietate metalurgikoen eta mekanikoen ezaugarriak zehaztea, material horien LMD bidezko ekarpena egiteko parametro optimoak bilatzea.

    Piezak teknologia hibridoaren bidez (LMD + mekanizazio bidez) fabrikatzeko bideragarritasunaren analisia

    Mekanizazioa eta LMDa konbinatuz piezak fabrikatzeko prozesua optimizatzea. Ibilbideak garatzea eta erakuslearen fabrikazioa.

    Piezen diseinuko laguntza

    LMD bidez fabrikatuko diren piezak berriro diseinatzeko laguntza ematea

    Trebakuntza

    Trebakuntza praktikoa: LDM prozesua eta makinaren erabilera

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
    Harremanetarako pertsona:
    Alfredo Suarez