basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

Mekanizazio-prosezuaren aldagaiak optimizatzea eta monitorizatzea

Aernnova

Aernnova

DATA DRIVEN SOLUTIONS

Aernnova enpresa liderra da OEM nagusientzako aireegituren diseinuan eta fabrikazioan, eta Miñanon (Araba) du egoitza nagusia. Enpresa honek hainbat behar hauteman zituen produkzio-eraginkortasunaren arloan, hala nola: diseinu- eta produkzio-koordinazioa produktuaren garapen-fasean integratuko duten diseinu aurreratuko tresnak izatea, fabrikazio-sistema malguak, adimendunak eta eraginkorrak garatzea etengabeko hobekuntzarako, fabrika digital eta konektatu batean serie laburren ekoizpena eta erreferentzia-kopuru handia erraztea, eta produkzio-eraginkortasuna hobetzea produkzio-ekipo eraginkorragoak garatuz.

IoT, Cloud eta Interakzio/Simulazio teknologiak txertatuz, Aernnovak ekoizpen-prozesuaren kudeaketa aurreratua lortu du, eta, horren ondorioz, negozioaren errentagarritasuna hobetu da (% 10 aztertutako piezen familian), lantaldeen dinamikak berritu eta hobetu egin dira, eta inplementatutako soluzioen sendotasuna lortu da.

Utziozu enpresari kontatzen!

Beharra:

  • Diseinu aurreratuko tresnak izatea, produktuaren garapen-fasean diseinu-eta produkzio-koordinazioa integratzeko
  • Fabrikazio-prosezuak etengabe hobetzeko funtzeskoak diren fabrikazio-sistema malguak, adimendunak eta eraginkorrak garatzea
  • Fabrika digital eta konektatu batean, serie laburren eta erreferentzia kopuru handiaren ekoizpena erraztea
  • Produkzio-eraginkortasuna hobetzea, produkzio-ekipo eraginkorragoak garatuz

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Produkzio-eraginkortasuna

Enpresaren tamaina:

Grande

Sektorea:

Aeronautika

Lokalizazioa:

Miñano (Araba)

Konponbidearen onurak:

  • Ekoizpen-prosezuaren kudeaketa aurreratua.
  • Negozioaren errentagarritasuna hobetzea (%10 aztertutako piezetan).
  • Lantaldeen dinamika berriak eta hobetuak. Inplementatutako soluzioen sendotasuna.

Sartutako teknologia berriak:

  • IoT-Komunikazioak
  • Big Data-Cloud-Datuen Biltegiratzea
  • Interakzioa-Simulaketa

Otros casos de uso Data Driven Solutions