basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

Industria 4.0 eta ekoizpen-instalazioaren digitalizazioa

Korta

Korta

DATA DRIVEN SOLUTIONS

Korta enpresa familiar bat da, duela 40 urte sortua eta Zumaian (Gipuzkoa) kokatua, hasieratik torlojuak bolaz egiten espezializatua eta makina-erreminta, energia, automobilgintza edo aeronautika bezalako sektoreetan leku garrantzitsua duena.

Kortako lehen proiektu aeronautikoetako baten barruan, piezen %100ean artezketa-prozesua ziurtatzeko beharra sortu zen. Eraso kimikoen prozesuekiko alternatibak bilatzean, Barkhausenen zarata magnetikoaren teknologia aurkitu zen, eta horri esker, mantentze prediktiboko teknikak inplementatu ahal izan dituzte, pieza akastunen kopurua zuzendu eta murriztu ahal izateko.

Begira bideoa!

Beharra:

Torlojuetan artezketaren ondorio diren erreketarik eta gogortasun-geruzarik ez dagoela ehuneko ehunean ziurtatu behar da. Materialaren mikroegiturarekin eta gogortasunarekin lotuta dagoen Barhauser zarata magnetikoa neurtzeko sentsore batzuk garatu dira. Behin piezak arteztuta daudela, proiektu honetarako sortutako BNA bankura eramaten dira, non piezaren ekorketa egiten den zarata magnetikoa neurtuz. Seinale hauekin, torlojuan gogortasun arazoak edota erreketak detektatzea posible da. Datu hauen joeraren azterketak, aukera ematen du gerta litezkeen arazoei aurreratzeko, akastun piezak deusestatzeko eta ehuneko ehunean pieza ziurtatuak entregatzeko.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Aeronautika

Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea:

Aeronautika

Lokalizazioa:

Zumaia (Gipuzkoa)

Konponbidearen onurak:

  • Zarata magnetikoa neurtzeko sentsoreen garapena
  • Gogortasunen edota erreketen detekzioa
  • Gerta daitezkeen arazoei aurreratzea ahalbidetzen duen datuen analisia

Sartutako teknologia berriak:

Otros casos de uso Data Driven Solutions