basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

Eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma

P4Q

P4Q

DATA DRIVEN SOLUTIONS

P4Q energia sektorean diharduen Alonsotegin (Bizkaia) kokatutako ETE bat da. Enpresa horrek eguzki-produktuaren banaketa abian jartzeko eta saldu osteko zerbitzuetan diharduen filialean, eguzki-jarraitzaileak denbora errealean kontrolatzeko sistemen eragiketa-parametroak urrunetik monitorizatzeko beharra detektatu zuen . Horri esker, batetik, analisi hobea egin ahal izango lukete, eta, bestetik, gorabeherak azkar konpondu ahal izango lituzkete, baita eredu proaktiboak eta iragarleak eraiki ere, eta, aldi berean, bezeroen mantentze-lanen kostua eta eskuragarritasuna murriztu ahal izango lukete.

IoT, Cloud, IA eta Zibersegurtasun teknologiak erabiliz, eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma bat garatzea eta abian jartzea lortu dute. Horri esker, sistema fotovoltaikoen operatiba eta eskuragarritasuna hobetu ahal izan dute, negozio-eredu berriak garatu ahal izan dituzte, beste konpainia espezializatu batzuekin lankidetzak ezarri ahal izan dituzte eta merkatuaren lehiakortasuna hobetu  dute, produktu bakarra baita.

Begira P4Q-k dena azaltzen dizun bideoa!

Beharra:

  • Eguzki jarraitzaileak denbora errealean kontrolatzeko sistemen eragiketa-parametroak urrunetik monitorizatu ahal izatea, gorabeherak hobeto aztertu eta azkar konpondu ahal izateko, eta O&M eredu proaktiboak eta iragarleak eraikitzeko.
  • Gure bezeroei mantentze- eta eragiketa-kostuak murriztea, eta instalazioen eskuragarritasuna eta, beraz, ekoizpena handitzea. Erantzun-denborak eta kanpo-kostuak murriztea (bidaiak, etab.). Eguzki-jarraitzaileen beste fabrikatzaile batzuen aurrean lehiatzeko gaitasuna indartuko duten balio erantsiko irtenbideak ematea.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

P4Q Taldearen filiala, eguzki-produktuaren banaketa abian jartzeko eta saldu-osteko zerbitzuetan diharduena.

Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea:

Energia

Lokalizazioa:

Alonsotegi (Bizkaia)

Konponbidearen onurak:

  • Sistema fotoboltaikoen eraginkortasuna eta erabilgarritasuna hobetzea.
  • Negozio-eredu berriak garatzea (balio erantsiko produktu eta zerbitzu berriak).
  • Beste konpainia espezializatu batzuekin lankidetza-harremanak ezartzea.
  • Lehiakortasuna hobetzea, merkatuan produktu bakarra baita.

Sartutako teknologia berriak:

  • Tresnen Interneta (IoT)-Sensoreak-kudeaketa-komunikazioetarako plataforma.
  • Big Data-Cloud- Data intelligence.
  • Adimen artifiziala (IA), Gehiegizko kontsumoak eta alertak aurreikusteko kontrola.
  • Zibersekuritatea-Application Security (ISO 27.001 konplimendua).

Otros casos de uso Data Driven Solutions