basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

Balio ukigarria duten makinen eta teknologien zehaztasuna handiagotzea

Zayer

Zayer

DATA DRIVEN SOLUTIONS

Zayer Gasteizen (Araba) kokatutako makina-erreminta fabrikatzailea da, 50eko hamarkadan sortu zena, eta bere bezeroen artean munduko aireontzi, ibilgailu, tren eta aerosorgailuen fabrikatzaile nagusiak daude.

Makinen zehaztasun-maila handitzeko eta doikuntza-prozesuak bizkortzeko, beharrezkoa zen erronka horretara hurbilketa berri bat egitea. Software formatuko soluzio bat garatu da, laser tracker motako neurketa-sistema eramangarri batekin batera, muntaketa-laguntzaile gisa jarduten duena tamaina handiko makina bat eraikitzeko etapa guztietan.

Zayerrek kontatzen dizu!

Beharra:

Teknologia digital berrien eta azken belaunakdiko neruketa-ekipoen integrazioaren bitartez, doikuntza lanetara hurbiltzenden soluzio bat garatzea. Software formatuko saluzio bat garatu da laser tracker motako neurketa-ekipo batekin batera,  horrela makina-erreminta baten eraikitze etapa guztietan zehar aplikagarria den egiaztapen eta neurketa tresna bat sortuz

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Makina-erreminta

Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea:

Makina-erreminta

Lokalizazioa:

Gasteiz (Araba)

Konponbidearen onurak:

  • Espazioan tamaina handiko gorputz bat doitasun mikrometrikoarekin monitorizatzea eta kokatzea
  • Objektuak espazioan duen kokapen errealarekiko puntu-hodeia sortzea eta informazioa digitalizatzea
  • Denboran zehar makinari buruzko informazio zehatza izatea
  • Bezeroarentzako egiaztapen eta doikuntza zerbitzua

Sartutako teknologia berriak:

  • Cloud
  • AI

Otros casos de uso Data Driven Solutions