basque digital innovation HUB logo

Erabilera-kasuak

Industria arloko enpresetan aplikatutako konponbide digital eta jasangarriak, beste ETE batzuentzat erreferentziazkoak direnak.

Emaitzak


Mondragon Assembly Data driven solutions

Muntaketa lerroen errendimendu altua eta monitorizazioa

Mondragon Assembly

Mondragon Assembly Gipuzkoan kokatutako enpresa bat da, 40 urte baino gehiagoko esperientzia du prozesu industrialen automatizazioan, eta bezeroei tresna eta linea automatikoak eskaintzen dizkie. IA, Big Data eta Cloud edo IoT bezalako teknologien aplikazioari esker, laguntza-zerbitzu aurreratu eta proaktibo baterantz igarotzea lortu dute, eta, horri esker, bezeroei hornitzen dizkieten fabrikazio-lineek eraginkortasun handia lortzen dutela bermatu […]

Fitxa ikusi

Alcorta Data driven solutions

Pieza guztietann zehaztasuna bilatzeko aurreikuspen ereduen sorkuntza

Alcorta

Alcorta Forging Group Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatutako enpresa bat da, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketaren sektorean eta Txina, AEB eta Hegoafrikan du presentzia. Altzairuzko beroko forjaketa-prozesuan, baldintzak oso gogorrak dira, prozesatze-hondakinen eta tenperatura handien ondorioengatik, eta horregatik, IoT, IA edo Big Data bezalako teknologiak ezarriz, prozesua kontrolatzeko sistema bat garatu da, eredu iragarleen bidez, […]

Fitxa ikusi

Zayer Data driven solutions

Balio ukigarria duten makinen eta teknologien zehaztasuna handiagotzea

Zayer

Zayer Gasteizen (Araba) kokatutako makina-erreminta fabrikatzailea da, 50eko hamarkadan sortu zena, eta bere bezeroen artean munduko aireontzi, ibilgailu, tren eta aerosorgailuen fabrikatzaile nagusiak daude. Makinen zehaztasun-maila handitzeko eta doikuntza-prozesuak bizkortzeko, beharrezkoa zen erronka horretara hurbilketa berri bat egitea. Software formatuko soluzio bat garatu da, laser tracker motako neurketa-sistema eramangarri batekin batera, muntaketa-laguntzaile gisa jarduten duena […]

Fitxa ikusi

Korta Data driven solutions

Industria 4.0 eta ekoizpen-instalazioaren digitalizazioa

Korta

Korta enpresa familiar bat da, duela 40 urte sortua eta Zumaian (Gipuzkoa) kokatua, hasieratik torlojuak bolaz egiten espezializatua eta makina-erreminta, energia, automobilgintza edo aeronautika bezalako sektoreetan leku garrantzitsua duena. Kortako lehen proiektu aeronautikoetako baten barruan, piezen %100ean artezketa-prozesua ziurtatzeko beharra sortu zen. Eraso kimikoen prozesuekiko alternatibak bilatzean, Barkhausenen zarata magnetikoaren teknologia aurkitu zen, eta horri […]

Fitxa ikusi

Fagor Data driven solutions

Makina-parkeen datuen analisi eta mantentze sofistikatua

Fagor

Fagor Arrasate, Mondragon Korporazioaren kooperatiba bat da, sektore estrategikoei zuzendutako goi teknologiako erabat automatizatuak dauden makinak diseinatzen eta fabrikatzen dituena. Sektore hauetako batzuk, esate baterako, automobilgintza, altzairuaren eta aluminioaren balio-katea, aeronautika edo etxetresna elektrikoen fabrikazioa dira. Fagorrek, bezeroei mantentze-lanetan euskarri hobea eta azakarragoa eskaini behar zitzaiela ikusi zuen, eta, gainera, beren ekipoen eta prozesuen informazioa […]

Fitxa ikusi

Soraluce Data driven solutions

Pieza malguen fabrikazioaren bidezko “Chatter” efektuaren ezabapena

Soraluce

Soraluce, enpresa liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa teknologietan, Danobat Taldearen parte dena eta Bergaran (Gipuzkoa) kokatuta dagoena.. Pieza lirainak mekanizatzeak, bi arazo nagusi dakartza: bibrazio autoeszitatuak edo “chatter”-ak agertzea, eta hondar-tentsioak egoteagatik deformazio geometrikoak agertzea. IoT, IA eta Big Data eta Cloud teknologiak erabiliz, eragingailu elektromagnetiko eramangarriak eta sentsore mekaniko eta termikoak erabiltzen dituen […]

Fitxa ikusi

GKN Automotive Data driven solutions

SK Inspect, elementuen kalitatea hobetzeko ikuskapen-softwarea

GKN Automotive

GKN Automotive transmisio-sistemen teknologietan zentratutako automobil-industriaren hornitzaile bakarra da, eta 5 kontinenteetan zehar 20 herrialdetan du presentzia. Enpresa hau hainbat premiari aurre egiten saiatzen ari zen, besteak beste, kontrol-prozesuak automatizatzea, piezen trazabilitatea optimizatzea eta erabaki produktiboen hartze automatikoa inplementatzea. Horretarako, Big Data eta Cloud, IA eta 3D bistaratze-teknologiak erabiliz, 3D dimentsioko ikuskapen-sistema bat ezarri dute, […]

Fitxa ikusi

Microdeco Data driven solutions

Ekoizpen-prozesuen kudeaketa adimendua denbora errealean

Microdeco

Microdeco Eibarren (Gipuzkoa) egoitza duen ETE bat da, doitasunezko dekoletajean aritzen dena eta konplexutasun handiko piezen fabrikazioan espezializatua dagoena, batez ere automobilgintzaren sektoreari zuzenduta. Ibermaticaren Fabrikazio Plataformak ikuspegi integratzailea du, fabrikazio-arazoak zentzu holistiko edo sistemiko batetik konpondu nahi ditu, eta ekoizpen-prozesuen kudeaketa adimentsua lortu nahi du. IoT, Big Data eta Machine/Deep Learning soluzioen ezarpenari esker, […]

Fitxa ikusi

Tubos reunidos Data driven solutions

Proiektu Tubispec: neurketa eta 3D irudiak kalitate parametroetarako.

Tubos reunidos

Tubos Reunidos lider globala da soldadurarik gabeko altzairuzko produktu tubularren nitxo berezien segmentuetan. 120 urteko historia eta 100 herrialde baino gehiagoko presentzia izanik, enpresa horrek hodien barnealdetik (muturra ebaketaren ondorioz hondatuta dago) zein kanpoaldetik neurriak ateratzeko sistema bat ezartzeko beharra hauteman zuen. IA eta Simulazio/elkarrekintzako tresnak erabiliz, sortutako hodien geometriaren digitalizazio eta analisi automatikoko sistema […]

Fitxa ikusi

Wolco Data driven solutions

Wolco

Wolco Lemoan (Bizkaia) kokatutako ETE bat da, eta Fabrikazio Aeronautikoko Zentro Aurreratuaren (CFAA) eta Hegan (Aeronautikako Euskal Klusterraren) parte da. Enpresa honek, instalazioaren OEE-a zehazki jakiteko beharra hauteman zuen, hau da, denbora errealean duen eraginkortasuna jakitea, horrela, neurriak hartu eta balizko gertakariei aurrea hartu ahal izateko. IoT, Big Data eta Cloud, eta Machine Learning teknologiak […]

Fitxa ikusi

AIRLAN Data driven solutions

Kontsumoaren monitorizazioaren bidezko eraginkortasun energetikoaren kudeaketa hobeezina

AIRLAN

Airlan klimatizazio-ekipoen fabrikatzailea da, eta Bilbon (Bizkaia) du egoitza. Produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu, eta Espainiako lurralde osoan du presentzia. Enpresa honen helburu nagusia, efizientzia energetikoaren kudeaketa optimizatzea zen, baliabide horrek erabiltzaileari energia eta ingurumen arloetan asko aurrezteko aukera ematen baitio instalazioaren bizitza osoan zehar. Horretarako, IoT, Big Data eta Cloud, eta Ia teknologiak […]

Fitxa ikusi

P4Q Data driven solutions

Eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma

P4Q

P4Q energia sektorean diharduen Alonsotegin (Bizkaia) kokatutako ETE bat da. Enpresa horrek eguzki-produktuaren banaketa abian jartzeko eta saldu osteko zerbitzuetan diharduen filialean, eguzki-jarraitzaileak denbora errealean kontrolatzeko sistemen eragiketa-parametroak urrunetik monitorizatzeko beharra detektatu zuen . Horri esker, batetik, analisi hobea egin ahal izango lukete, eta, bestetik, gorabeherak azkar konpondu ahal izango lituzkete, baita eredu proaktiboak eta […]

Fitxa ikusi

AIC Data driven solutions

Automotive Smart Factory – Fabrikazio aurreratuan espezializatutako konpetentzia-zentroa, 4.0 fabrikazio-estrategiak garatu eta ezartzera eta industriak eskatutako profil berriak gaitzera bideratutakoa

AIC

AIC Automotive Intelligence Center automobilgintzaren sektorerako balioa sortzeko zentro bat da, berrikuntza irekiaren ereduan oinarritua. Gaur egun, 30 erakunde eta 950 profesional baino gehiago ditu Boroan (Bizkaia) kokatutako bere instalazioak erabiltzen. Bere jarduera dela eta, AICrentzat ezinbestekoa zen gaitasun fisiko eta birtualak zituen instalazio pilotu bat izatea, fabrikazio aurreratuko estrategiak modu integralean testatzeko, 4.0 estrategia […]

Fitxa ikusi

ULMA Data driven solutions

Intralogistika automatizatua, eskuragarritasunaren bermea

ULMA

ULMA Handling Systems hainbat sektoreri intralogistika-irtenbideak eskaintzen dizkien enpresa handia da, eta Oñatin (Gipuzkoa) dauka egoitza. Enpresak logistikaren eta horniduraren kudeaketaren arloan lehentasunezkotzat jotako bi behar identifikatu zituen; lehenik eta behin, bezeroari eskuragarritasun-indize altuenak bermatuko zituen instalazio intralogistiko automatiko bat ematea, eta, bigarrenik, zerbitzu proaktiboago baterako instalazio automatizatuaren elementu guztiak monitorizatzea, aldez aurretik hobekuntza posibleak […]

Fitxa ikusi

Aernnova Data driven solutions

Mekanizazio-prosezuaren aldagaiak optimizatzea eta monitorizatzea

Aernnova

Aernnova enpresa liderra da OEM nagusientzako aireegituren diseinuan eta fabrikazioan, eta Miñanon (Araba) du egoitza nagusia. Enpresa honek hainbat behar hauteman zituen produkzio-eraginkortasunaren arloan, hala nola: diseinu- eta produkzio-koordinazioa produktuaren garapen-fasean integratuko duten diseinu aurreratuko tresnak izatea, fabrikazio-sistema malguak, adimendunak eta eraginkorrak garatzea etengabeko hobekuntzarako, fabrika digital eta konektatu batean serie laburren ekoizpena eta erreferentzia-kopuru […]

Fitxa ikusi