basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

ADDITOLA: LMD laser bidezko metal-eranskineko zelula, ABB robot baten gainean dagoena eta bi lan-mahai dituena

AZALPENA

ADDITOLA laser bidezko metal-eranskineko zelulak sei askatasun-gradu dituen ABB robot bat eta bi lan-mahai ditu. Haietako bat finkoa da, neurri handikoa (1100x700), pisu eta bolumen handiko osagaiak lantzeko; bestea txikiagoa da (ABB), beste bi askatasun-gradu ditu (+/- 180° besoan eta infinitua plakan), eta 500 kg-ko gehienezko karga du, konplexutasun handiagoko geometriak lantzeko (ikus goiko irudia). Instalazio horri esker, pieza berriak egin daitezke metalezko oinarri batetik, eta balio erantsi handiko osagaiak konpondu, estaldura gisa beste material bateko geruzak gehitu, eta oinarrizko piezen gainean beste geometria batzuk sortu, hauts-egoerako metalezko materialak erabiliz. Piezen post-tratamendua egiteko, zenbait mekanizazio-gune daude prozesu-lantegian bertan.
Zelula kanpo-ingurunetik isolatuta dago karenaje baten bidez; hots, prozesu-mota honetan eskatzen diren segurtasun-araudi guztiak betetzen dira (ikus goiko irudia). Instalazioa ABBren joystickaren bidez programatzen eta kontrolatzen da. Instalazioan, taula honetan ageri diren ekipamenduak eta osagaiak daude.
Solidoa metal-hautsa urtuz sortzen da, zuntz optikoaren bidez laserraren fokalizazioa, OERLIKON hauts-banagailuak hornitutako eta argon gasaren bidez garraiatutako metal-hautsa, eta argona bera puntu batean elkartzen direnean.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

ABB IRB 2600 robot industriala eta haren kontrola +
Bi ardatzeko errotazio-mahaia +
OERLICON TWIN metal-hautsaren hornigailua, bi tangakoa +
PRECITECH laser-burua +
ROFIN FL010 laser-sorgailua, 1 kW-ekoa, eta LOTEC hozte-ekipamendua +

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
264

FGrako prozesuen berrikuntza, eta prozesuen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketa

services book icon
266

Hornitzaileak bilatzea Fabrikazio Gehigarriaren bidez piezak egiteko

services book icon
265

Industrializazio-analisiak, lehen serieak eta beste prozesu batzuekin inbrikatzea

services book icon
270

Prestakuntza espezifikoa enpresa-teknikarientzat, enplegurako prestakuntzaren bidez

services book icon
269

Prestakuntza espezifikoa Lanbide Heziketako ikasleentzat

services book icon
268

Prestakuntza espezifikoa Lanbide Heziketako irakasleentzat

services book icon
267

Teknologiaren berri ematea, jardunaldi teknikoen edo orokorren bidez

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IMH - Fundación para la Formación Técnica en Máquina-Herramienta/Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa

Azkue Auzoa, 1

20870 ELGOIBAR, GIPUZKOA

Harremanetarako pertsona:

Xabier Cearsolo Aramberri

cearsolo@imh.eus

imprimir

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad