• eu
  • es
  • en
  • Abiadura handiko eta tenperatura kontrolatuko proiekzio termikoko sistema

    Gas naturalaren, airearen eta oxigenoaren nahasketak erabiltzen dituen proiekzio termikoko sistema. Sistemak abiadura eta gas-tenperatura tarte zabal batean lan egin dezake. Abiadura supersonikoak eta tenperatura baxuak konbinatuz, Al/Cu-zko estaldura dentsoak lor daitezke, > 2 mm-ko lodierak eta oxido-eduki txikikoak (< % 0,10). Bero-ekarpena txikia izanik, pareta-sekzio finak eta/edo aleazio beroarekiko sentikorrak estal daitezke. Osagai metalikoak konpontzeko prozesuetan erabil daiteke, eta/edo pieza materialaniztunak fabrikatzeko.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • 1,5 x 1,8 m edo Ø:0,3 m x 1,5 m-rainoko osagaietarako proiekzio termikoko kabina
    • Aleazio metaliko arinak proiektatzeko zuzia
    • Sugarreko partikulen propietateak monitorizatzeko sistema (process on-line monitoring)
    • WCCoCr, WC-CrC-Ni, Cr3C2-NiCr… motako hauts zeramometalikoak proiektatzeko zuzia.

    Ámbitos de aplicación

    AM diseinua eta aurre-prozesu digitala

    AM/3D Printing prozesua

    Post-prozesua

    Teknologia eta prozesu laguntzaileak

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Aplikazio berriak garatzea

    Hauts esperimentaletatik edo komertzialetatik abiatuta proiekzio-prozedurak garatzea pieza errealetan (diseinu berriak edo lehendik daudenak).

    Estaldura berriak garatzea

    Hauts esperimentaletatik abiatuta estaldura metalikoak edo zeramometalikoak garatzea.

    Serie aurreko fabrikazioa

    Serie aurrekoak fabrikatzea eta kontzeptu-proba industria aurreko baldintzetan

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
    Harremanetarako pertsona:
    Alfredo Suarez