basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

3Dko makina-inprimagailua, hari zentrokidearen jalkitze bidez tamaina handiko osagaiak eraikitzeko material aurreratu eta oxigenoarekiko erreaktiboetan (Ti)

AZALPENA

Tamaina handiko 3Dko inprimatze metalikoa, harikoa, oxigenoarekin erreakzionatzen duten materialetarako: 3 askatasun-graduko (ag) makina kartesiarra, biraketa-mahai bat eta tilt gehigarria (2 ag) gehitzeko aukera duena, tamaina handiko (1,4 m3-rainoko bolumena, gutxi gorabehera) eta balio erantsi handiko (titanioa, adibidez) osagaiak eraikitzeko 6 kg/h-rainoko jalkitze-tasa handietan. Oxigenoarekin erreakzionatzen duten materialetan jalkitzeko aukera, bai hautsean bai hari zentrokidean, ibilbideak sortzeko askatasunarekin. Edozein materialetan harian nahiz hautsean sortutako 3Dko geometriak jalkitzeko eta ikertzeko aukera, materialak oxigenoarekiko erreaktiboak izan arren. Hutsean eta atmosfera kontrolatuan oinarritutako ganbera-teknologia, teknologia garbi eta eraginkorragoa egiteko eta materialaren barne-kalitatea optimizatzeko, gasak eragindako poro eta arrailak agertzea minimizaturik.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

1,9 x 0,9 x 0,8 m3-ko ganbera-bolumena +
Bainuaren monitorizazio termikoko sistema +
Hari zentrokideko edo hautseko jalkitze-burua +
Osagaiak eraikitzeko kontrol geometrikoaren sistema +
Zuntz- edo diodo-laserra, 4 kW eta 10 kW-erainoko potentziakoak hurrenez hurren +

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
225

Demostrazioa/Gerturatzea

services book icon
227

Oxigenoarekin erreakzionatzen duten 3Dko osagaiak eraikitzea

services book icon
228

Prestakuntza

services book icon
226

Tamaina handiko 3Dko geometriak eraikitzea

services book icon
229

Teknologia, ekipamendua eta makineria garatzea

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

FUNDACIÓN TEKNIKER

Iñaki Goenaga, 5

20600 EIBAR, GIPUZKOA

Harremanetarako pertsona:

Joseba Pujana

joseba.pujana@tekniker.es

imprimir

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad